Scowl

'Psychic Dance Routine'

Diskoetxea: Flatspot Records.

2023ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Duela ia bi urteko debut lanaren ondoren, eta bigarren luzea izango denaren itxaronaldia arintzeko-edo, bost abestiz osaturiko EP bat argitaratu berri du talde kaliforniarrak. Hardcore doinuak nagusi dituen taldea izanagatik ere, 1990eko eta 2000ko hamarkadetako rock alternatiboa ere jorratzen dutela erakutsi dute orain; erdibidetik baitoa lana, batzuetan orratza alde batera, eta beste batzuetan bestera mugitzen bada ere. Melodia indartsuak lasaiagoekin uztartu dituzte, eta jada batek baino gehiagok etorkizun oparoa izan dezakeen talde bezala izendatu du. Egiari zor, estreinakoarekin egin zuten abiatzearekin, eta oraingo laburraren ondoren, azken bultzadatxoa besterik ez zaie falta horretarako. Adi egon beharko dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.