Musika. Dena

'Ezer sentitzeko'

Argitalpena: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2020ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ondarroako hiru gaztek dena eman dute lehen urratsean. Aintzat hartzekoa da Ezer sentitzeko estreinakoa. Hasi berri direnen freskotasuna eta bat-batekotasuna du. Bidea egin ahala musikari askok nekez mantentzen dutena. Horregatik, oso interesgarria da Dena hirukoaren lehen pausoa. Esanguratsua da rockaren eta hardcorearen askotariko ertz lehor eta melodikoekin eraiki dutena. Entzunaldiak aurrera egitean, hazten doaz instrumentalki eta hitzez hitz. Sentimenduak dira azpimarratzekoak: desagerturiko hiruko erreferentearen eragina barneratzeko era (, Ohitzea da kontua, ...), menos hardcore más folklore hitz jolasa irauli izana, euskarazko post-hardcore bereizgarriari omenaldia (Zerbait), eta saiakera elektronikoa (P&C). Ez dadila den-dena izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.