Musika. Trigger

'Poliedro Vol. I'

Diskoetxea: Forbidden Colours.

2021eko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Rockaren mundutik datorren gazteak musika klasikotik datorren instrumentu batekin zenbat gauza egin ditzakeen erakusten digu Trigger-ek bere bigarren lan luzean, Poliedro Vol. I izenekoan. Hemeretzi abestitan zehar estilo anitz jorratzen ditu, erritmo eta intentsitate aldaketekin, biolontxeloak berak eskain diezazkiokeen aukerekin esperimentatuz, eta teknika ezberdinak erabiliz. Leintz Gatzagako gazteak lehen lanarekin bere burua ezagutarazi zuen bezala, bigarren honekin duen jakituria eta mugarik gabeko sormenerako gaitasuna azaltzen dizkigu, lan ausart, askotariko eta eder bat plazaratuz. Eta hori gutxi balitz bezala, abestien partiturak eta horiek jotzeko teknikak dakartzan liburu bat ere argitaratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.