Ile

'Nacarile'

Diskoetxea: Sony.

Andoni Tolosa.
2022ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Puerto Ricoko kantariak alderik zorrotzenak, ironikoenak eta gordinenak ateratzen dizkio boleroari, eta horretarako erabili ditu. Argitasunez betetako hitzak dira bereak, genero ikuspuntutik probokatzailetzat jo daitezkeenak. Jarrera zuzena, batere disimulurik gabea,Calle 13ren lotsagabekeriaren oinordeko zuzena, eta generoaren ikur den geldotasunaren berrirakurketa, gehienetan akustikoa, apur batean elektronikoa, baina beti eraginkorra. Disko puska bat da, non ausardia duen balio nagusia, eta hari lotutako topikoak eraisteko trebezia. Eta ez dira horiek, egun, asko ugaritzen diren bertuteak... ala bekatuak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.