Laube
'Laube: 11 Songs of Love and Devastation'
Ez al litzateke istorio bitxia inork kontatuko balizu aktore aleman batek, une pertsonal oso korapilatsu baten erdian, gehien maite dituen irlandarren eta eskoziarren, kantu tradizionalen bertsioak sortzeari ekin diola? Gertaera xelebrea izan zitekeena, ordea, kontuan hartzeko moduko kantu-bilduma bihurtu dute Berlineko Rainer Sellien aktoreak eta Christian Koch musikariak. Anekdota hutsa izatea baino gehiago lortu dute, adibidez, Sawney Bean edota Well Bellow The Valley kantu ezagunen bertsio setenteroek. Batzuetan, balizko distantzia kulturalek urkoarena hobeto ulertzen lagun dezaketelako.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.