Musika. Reigning Sound

'Abdication... For Your Love'

Diskoetxea: Merge Records.

2019ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Memphis hiriko Greg Cartwrightek zuzendutako taldeak bost kantu grabatu zituen 2011n, Toyota Scion markako autoa sustatzeko helburuarekin. Abestiok Black Keys taldeko Dan Auerbach musikari ospetsuak ekoitzi zituen, zortzi pistako mahai batean. Bost horiei 2009ko Love and Curses diskorako grabatu baina plazaratu ez ziren hiru gehitu zitzaizkien, zortzi doinuko disko fisikoa osatu arte, baina aipatu autorearen publizitate-kanpainaren barruan baino ez zen plazaratu. Horren ondorioz, ezinezkoa zen eskuratzea. Bada, Merge zigiluak oraintsu berrargitaratu du, eta ez dirudi txatalekin jositako obra, kontrakoa baizik: Cartwright maisuaren beste rock obra irmo eta sentibera bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.