Musika. Weezer

'OK Human'

Diskoetxea: Crush / Atlantic.

2021eko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Ez da taldearen ibilbideko diskorik onena izango, baina, egia da, azken urteetan argitaratu dituzten lan guztien artean onena dela aitortu beharra daukagu, beherantz zihoazen sentsazio hori momentuz eteteko gai izan dena. Hasieran Weezerrek lortu zuen arrakasta zergatik izan zen gogorarazten digute OK Human honetan, pop atseginez beteriko hamabi abestitan zehar estatubatuarren sormen abilezia oraindik bizirik dagoela erakusten baitigute. Oraindik argitaratzeko daukaten Van Weezer lanaren esperoan gaude, baina ia sorpresaz plazaratu duten honen bidetik etorriko bada, taldearen jarraitzaileen arreta berriro ere bereganatzeko aukera izango dute. Oraingoz, baina, goza dezagun ekarri digutenaz, ez da gutxi eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.