Musika. Femi Kuti & Made Kuti

'Legacy +'

Diskoetxea: Partisan Records.

Andoni Tolosa.
2021eko otsailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Fela Kutiren oinordekotzak ez du etenik. Dagoeneko haren bilobak hasi dira afro-beataren bandera astintzen, eta horren seinale da disko bikoitz hau. Disko honetako bi protagonistek, aita-semeak izanik, lan honetan bildu dituzte bakoitzak bere aldetik otsailaren hasieran kaleratutako disko bana: Made Kutiren estreinakoa, Foreward; eta Femi Kutiren Stop The Hate. Diskoari, berriz, izenburu esanguratsua jarri diote: Legacy +. Estilistikoki, bitxia dirudien arren, bietan gazteena da Felaren estiloari zorrotzen heltzen diona, Femik ospetsu egin duen irakurketa irekiagoari eusten dion bitartean. Eskertzekoa da generoaren irakurketa biak jarraian entzun ahal izateko aukera. Horixe da disko honen baliorik nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.