Musika. Killerkume

'White Noise Session'

Diskoetxea: Gaffer Records / Repentino Records.

2018ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Winterswijken (Herbehereak) kokatutako White Noise Studion 2016an grabatutako zuzeneko saioa plazaratu dute CD formatuan Joxean Rivas (perkusioa) eta Mikel Vega (gitarra) bilbotarrek; 100 ale baino ez. Bikotearen proposamena jazz kutsuko noise-rock ahaltsua da. Bada, saio hau urte berean kaleratutako Industrial Sunbath bikainaren zuzeneko bertsioa dela esan daiteke, bigarrenean jasotako ia kantu guztiak biltzen baititu, Bilbullshit, Never-ending spring, Ebakuntza gela eta Harrapakina. Hala, grabazio honen balio erantsia da bikotearen zuzeneko soinua jasotzen duela, gordinagoa, baina estudioan burututako lanetik askorik urruntzen ez dena. Beraz, bat aukeratzekotan, Eguzki bainu industriala-rekin gelditzen naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.