Musika. Smashing Pumpkins

'Shiny and Oh So Bright, Vol. 1 Lp No Past. No Future. No Sun'

Diskoetxea: Napalm Records.

2018ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Esperoan geunden Smashing Pumpkins zaleok jatorrizko taldekideak elkartu eta disko berri bat aterako zutela iragarri zutenetik. Baina Shiny and Oh So Bright, Vol. 1 Lp No Past. No Future. No Sun ez da espero zena izan, abesti txukun batzuk izan arren ez baita lehengo taldearen mailara iristen. Garaiak aldatu dira, eta noski, baita taldekideak ere. Horregatik, 90eko hamarkadan argitaratutako diskoekin alderatzen badugu, oso arrotz zaigu lana, orduko talde ilun hura eta gitarra zorrotzak ez baitira ageri. Popa da nagusi honakoan, betiko Billy Corganen ahots bereziaz lagundurik, eta Smashing Pumpkins berri batzuen soinua dute, taldekide zaharrak itzuli diren arren garai berrietara egokitu direla erakutsiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.