Musika. Tinariwen

'Amadjan'

Diskoetxea: Anti Records.

Andoni Tolosa.
2019ko urriaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bederatzigarren diskoa du Tuareg talderik erreferentzialenak, eta beste urrats bat egin du orain arteko aparteko ibilbidean. Beste disko borobil bat ondu dute, batik bat, oso ongi orekatuz erro akustikoak eta ukitu elektrikoak. Alde horretatik, badu taldeak nortasun propioa, azken urteetan Sahara inguruetatik iritsitako talde guztien artean (eta ez dira gutxi izan) berezi eta erraz identifikatzeko bilakatzen duena. Are gehiago, behin eta berriro, formula bertsua errepikatuta ere, ez da aspergarria gertatzen, bere buruari fidel izanda, ez baitute hasierako disko horien freskotasunik galdu. Haiek izan ziren Mendebalean bidea egiten lehenengoak, eta halaxe jarraitzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.