Dena
'Zure mugadun hutsune'
Ondarroatik datorkigun hirukote gazte honek bigarren lan luzea argitaratu du jada. Zuzenekoetan erakusten duten indarra begi bistakoa den arren, grabazioetan mundu berri bat zabaltzen zaio entzuleari. Akaso sorpresa ere hartuko du, izan ere, kantuak landuta dauden moduak, erakutsitako teknikak, konposizioen konplexutasunak eta garapen irudimentsuek bere barnean harrapatzen baikaituzte. Melodiarako lekua ere badago kantu gehientsuenetan, adibidez Nola utzi negar egiteari gozagarrian, eta amorruz beteriko pasarteak lan osoan presente dauden arren, bi faktoreen arteko dikotomia dugu nagusi. Bi adibide nabarmentzearren, Nanga Parbat eta Malva Rosa. Post-hardcore estiloak dauzkan abantaila guztiez baliatu da hirukotea, akaso melodiak egiteko joera gailentzen bada ere. Disko oso landu eta profesional baten aurrean gaude.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.