Display Homes

'What If You're Right & They're Wrong?'

Diskoetxea: Erste Theke Tontrager.

2023ko maiatzaren 7a
00:00
Entzun
Sydney hiriko taldearen estreinako eta azken iraupen luzeko lana da What If You're Right & They're Wrong?, zeina Alemaniako Erste Theke Tontrager diskoetxeak plazaratu berri duen, behin taldeko gitarra jotzaile Darryl zendu eta gero. Diskoa 2020an grabatu zuten, baina orain arte argitaratu barik egon da. Hirukoteak (baxua, gitarra, eta bateria eta ahotsa) emakumezko bozak eta gitarra zorrotz bezain metalizatuak bultzatutako post-punk popzalea jotzen du, modu minimalean. Sweeping Promisesen Hunger for a Way Out bikaina gogorarazten dit. Iazko elkarrizketa batean ondoko eraginak aitortu zituzten: Delta 5, Au Pairs, Pylon eta The B-52´s.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.