Musika. The Stroppies

'Whoosh'

Diskoetxea: Tough Love Records.

2019ko martxoaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Honatx aurtengo nire top pertsonalaren lehenengo postuetan kokatuko den lana. The Stroppies Melbourne hiriko hainbat pop taldetan aritutako musikariek abiatutako egitasmoa; taldekideen artean, besteak beste, Boomgates, Twerps eta Possible Humans bandetako kideak daude. Iraupen luzeko estreinako lan honetan —aurretik kasete bikain bat eta bi single plazaratu zituen—, Zeelanda Berriko Flying Nun diskoetxeko tradizioaren esentzia gordetzen duten hamar pop gozoki biltzen ditu. Taldearen arabera, diskoan mota guztietako gauzak jasotzen dira: «Bizitza, lana, harremanak, marrazki bizidun zaharrak eta, modu batean edo bestean, azken 60 urteetako pop musika gitarrazalea; tartean, Bill Fay, The Clean eta Stephen Malkmus». Zoragarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.