Musika. The Night Times

'Here We Go'

Diskoetxea: Outro Records.

2019ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Los Angeles hiriko seikoteak hankaz gora jarri du nazioarteko garage-rock eszena, estilo horretako talde batek hautsak harrotzeko eduki behar dituen bertute guztiak biltzen baititu: 1960ko hamarkadako teen-punk espiritu amateurraren amorrua, fuzz gitarrak, oihu lunatikoak, azido lisergikoan bustitako pasarteak, farfisa teklatuek eragindako linea kiriotsuak, melodia dantzagarriak, rhythm and blues beltza, beat kutsakorra, kopeta-ile nabarmenak eta garage-rockean lizentziatuak izateko nahikoa ikasketak: The Sonics-en punk aldarria, 1980ko hamarkadako revivalean loratutako taldeen ondarea, tartean, Gruesomes kanadarrena, eta dozena bat doinu oldarkor bezain itsaskor. Festa oro berotzeko soinu banda basatia da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA