Musika. Habia

'Animalia naiz eta'

Diskoetxea: LagunArte.

2021eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Ez da horren ohikoa gaur egun kide gaztez osatutako taldeek herri kanta jorratzea, baina hala egiten du Habia hirukoteak. Biolinarekin, biolarekin eta biolontxeloarekin lagunduriko ahotsekin soilik plazaratzen ditu abestiak lapurtar eta baxenabartar taldeak, herrikoiak edota hainbat euskal idazlerenak diren hitzak Kristof Hiriarten musika konposizioen laguntzaz interpretatuz. Musika tradizional eta klasikotik urruti ez dauden doinuak, batzuei atzera eragin ohi badiete ere, hemen ez dira batere nekagarri eta astun gertatzen; are gehiago, benetan gustura entzuten den disko bat osatu dute. Gustu handiz sortu eta landuriko abestiak, fintasunez baina intentsitatez —eta batzuetan gordinki ere— dakarzkigute estreinako lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.