Ben Watt

'Storm Damage'

Diskoetxea: Caroline.

mikel lizarralde
2020ko martxoaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Everything But The Girl-en amaierak aukera eman dio Ben Watti bakarkako ibilbide aipagarria garatzeko. 2014an, Hendra gitarra akustikoan oinarritutako lan bikainarekin berreskuratu zuen bakarkako bide hori —1983koa zuen horren aurreko bakarra: North Marine Girl—, eta Storm Damage hau garai berriko hirugarrena du. Hendra eta Fever Dream (2016) bezala, disko lasaia da, malenkoniatsua, EBTG-ren pasarte batzuk gogora ekartzen dituena, baina bere dotorezia horretan bestelako ezaugarriak ere ezkutatzen ditu. Elektronika leun batek estaltzen ditu kantuok, eta zenbaitetan erritmoa bizkortzen du Wattek (Figures in The Lanscape). Kantu bikainak asko ditu, baina ezin aipatu gabe utzi Irene, Alan Sparhawken (Low) gitarrak lagunduriko harribitxia.

[youtube]https://youtu.be/YtH8oVfL3bI[/youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.