Musika. David Kilgour and The Heavy Eights

'Bobbie's a Girl'

Diskoetxea: Merge Records.

2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Aurten entzun dudan lanik ederrenetarikoa da The Cleaneko kide ohiaren disko berria, The Heavy Eights taldearen laguntzaz jasotakoa. Helen amaren eta The Cleanen kide izandako Peter Gutteridgeren heriotzek eragindako hutsunetik eraiki du hein batean instrumentala den Bobbie's a Girl —hamar kantutik lau instrumentalak dira, eta hitzak nahikoa minimalak dira—. Obra lasaia da, gitarra jolastietan eta melodia itsaskorretan sustengatzen dena, giro sakon eta bareak sortzeko. Hala, Crawler-ek kraut zertzeladak islatzen ditu, eta diskoa ixten duen Ngapara Velveten lokatzetan bustitako piztia gitarrazalea da. Tarte goibel horien aurrean, zati handi bat Kilgourren ohiko melodia txinpartatsuekin osatuta dago, Threads edo Spotlight kasu. Zintzoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.