NEURRIAK

2019ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
EHUk protokoloan zehatz jaso du zer neurri hartuko dituzten iruzur egiten harrapatutako ikasleentzat. Hara jarraibideak:

Irakasleen jarraibideak

Ebaluazio probak. Azterketan bertan harrapatzen badute ikaslea iruzurrean —adibidez, kopiatzen—, azterketa kendu egingo diote, eta 0,0 kalifikazioa jarri. Azterketa zuzentzean «agerikoa» bada iruzurra, suspentso jarriko dute, motiboa zehatz adierazita. Irakasleak «zantzu argiak» baditu azterketaren edukia aurretik lortu dutela ikasleek, eta ez badu aldatzeko modurik, bertan behera utzi ahalko du —salbuespen batekin: azterketa beste urte bateko berbera izatea—.

Lan akademikoak. Irakasleari «agerikoa» iruditzen bazaio iruzurra dagoela, suspentso jarri ahalko du, arrazoituz gero.

Amaierako lanak. Graduko, masterreko eta doktoretzako bukaerako lanean plagio zantzurik aurkitzen badu zuzendariak —edo bibliografian zorroztasuna falta dela—, ikasleari jakinaraziko dio aurkeztu aurretik, zuzendu dezan. Aurkezpenean antzematen badute, suspentso ezarriko diote.

Ondorioak

Kalifikazioak. Iruzurrean harrapatu dituztenek 0,0 kalifikazioa izango dute, non eta irakasleak ez duen arintzat jotzen, eta beste nota bat ezarri.

Diziplina espedientea. Kasu larrienetan —identitate faltsua, agiri faltsuak...— espedientea hasiko dute, eta neurri irmoagoak hartu; irmoena, unibertsitatetik botatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.