Albistea entzun

Euskara gazteen artean sustatzeko proiektu bat aurkeztu du AEK-k

Ikerketa bat egin dute Bilbo aldeko ikasleen artean, Ikastolen Elkartearekin eta aldundiarekin batera. Transmisioan hobetzea da proiektuaren helburua
Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitu, AEK-ko Naroa Jauregizuria eta Bizkaiko Aldundiko Xabier Arauzo.
Ikastolen Elkarteko Koldo Tellitu, AEK-ko Naroa Jauregizuria eta Bizkaiko Aldundiko Xabier Arauzo. OSKAR MATXIN / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Javi West Larrañaga -

2021eko urriak 5 - Bilbo

Hiriguneetako gazteen artean euskararen eta euskal kulturaren transmisioa hobetzea du helburu atzo Bilbon aurkeztutako #Damolat proiektuak. Ahize-AEK-ko teknikari Naroa Jauregizuriak Bilbon, Getxon eta Portugaleten (Bizkaia) egindako ikerketaren emaitza da, eta jardunaldi formatuan plazaratuko dute laster. Gazteei euskal kulturara hurbiltzeko tresnak eman nahi dizkiete, eta Ikastolen Elkarteak unitate didaktiko bat atonduko du, Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta.

Jauregizuriaren ikerketak argi utzi du hutsune bat dagoela nerabeentzako edukietan. Haren iritziz, umeek badauzkate euskara eta euskal kulturara heltzeko bideak eta edukiak: «Nahiz eta familia erdaldunetako umeak izan, eurentzako edukiak dauzkate: Irrien Lagunak, Ene Kantak, ETBko marrazki bizidunak, Goazen, Olentzero eta Mari Domingiren istorioa bera...». Horiek guztiak «umeen iruditeriaren» parte direla azaldu du, eta badaukatela eragina haiengan.

Nerabezaroan, ordea, kanal horiek «mozten eta urtzen» hasten direla esan du. Jauregizuriaren aburuz, trantsizio adin horretan, hiriguneetako gazteek euskararen mundutik jasotzen dituzten erreferentziak «ikusezin eta arrotz» bihurtzen dira, baita «deseroso» ere, «komunikazio konpetentzietan zailtasun gehiago dauzkatelako». Bide beretik jo du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Gogorarazi du denbora daramatela ohartarazten nerabeen arteko erabilerak eta kalitateak behera egin dutela, eta neurriak eskatzeaz gain «egin» egin behar dela azaldu du. Tellituren ustez, arazoari hezkuntzatik, euskalgintzatik, kulturgintzatik eta erakunde publikoetatik erantzun behar zaio. «Erantzuna elkarlanaren ondorio bada, are eta emaitza hobeak lortuko ditugu».

Euskara, zokoratuta

Presentzia urria dauka euskarak Bilbo aldeko nerabeen artean. «Ikerketan parte hartu duten gazte gehienek euskal munduarekin duten lotura bakarrenetakoa ikastetxeak eta herri eta auzoetako jaiak dira», azaldu du Jauregizuriak, azterlanaren parte izan diren ia ehun ikasleen erantzunetatik abiatuta.

Nerabeen beharrizanak identifikatu ondoren, konponbidea du jomuga #Damolat proiektuak, baina Jauregizuriak onartu du «laguntza xumea» bakarrik eskaini dezakeela, «erronka eta eztabaida handi baten parte» delako arazoa. Hezkuntza komunitateari laguntzeko tresna egin nahi dute orain, ikasketa unitatea eskainiz gazteei. Helburua da komunikazio kanalak «argiztatzea» euskara eta euskal kultura gazteengana heltzeko. «Ez dugu esango 'hau gustatu behar zaizu', baizik eta 'hau da zuen esku dagoena: behintzat ikusi eta erabaki zer gustatzen zaizuen'», nabarmendu du Jauregizuriak.

Unitate didaktikoa datozen asteetan argitaratuko dute, eta doako zabalpena izango du. Eskolez gain, aisialdi taldeei, gaztetxeei eta euskaltegiei eskainiko zaie, besteak beste, haiek ere edukiak aprobetxa ditzaten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ertzaintzaren auto bat, artxiboko irudi batean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Santurtzin hilik topatutako adingabe baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

Jon O. Urain

Ostiralean zerraldo topatu zuten senideek. Ertzaintzak baieztatu du gorpuak kolpeak zituela eta litekeena dela horien ondorioz hil izana
 ©Andoni Lubaki / Foku

Suak zerua ilundu zuenekoa

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Suteek hagitz gogor jo dute Nafarroa, eta 14.500 hektarea inguru utzi dituzte kiskalita. San Martin Unx da suak inguratutako herrietako bat. Etxerik ez dute galdu, baina izua bazter uztea ez da erraza izaten ari herriko biztanleentzat. Suhiltzaileek, berriz, baliabiderik eza salatu dute.

Eva Isturiz, Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendaria, Iruñeko Sarasate pasealekuan. ©Idoia Zabaleta, FOKU

«Sexu erasoetan, biktimak bere buruari egotzi ohi dio errua»

Uxue Rey Gorraiz - Nafarroako Hitza

Festetako sexu erasoen kontrako aurtengo kanpaina aurkeztu du berriki Nafarroako Berdintasun Institutuak, Berridatz ditzagun jaiak lelopean. Erasoen gaineko aurreiritziak hautsi beharra nabarmendu du erakunde horretako zuzendari Eva Isturizek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.