TAIWANGO HISTORIA

2022ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
1544. Portugesak izan ziren uhartea ikusi zuten lehen europarrak. Malaysiar-polinesiar jatorriko aborigenak ziren biztanle gehienak, baina jada bazeuden Txinatik ailegatutako hanen koloniak.
1624. Herbehereek kolonia bat ezarri zuten.
1662. Txinako Ming dinastiak Herbehereak bidali zituen.
1683. Txinako Qing dinastiak bereganatu zuen Taiwan.
1894. Japoniak inbaditu zuen.
1945. Japoniak II. Mundu Gerra galdu, eta NBEk Txinako Kuomintang alderdi nazionalistaren esku utzi zuen Taiwan. Txinan gerra zibila piztu zen Kuomintangen eta Alderdi Komunistaren artean.
1949. Alderdi Komunistak gerra irabazi zuen, baina Kuomintangek Taiwani eutsi zion. Nazionalisten buruzagiak irlan ezarri ziren. Chiang Kai-shekek Txinako Errepublikaren jarraipena aldarrikatu zuen, eta gerra legean oinarritutako diktadura bat ezarri.
1971. NBEk Txinako ordezkaritza kendu zion Taiwango Gobernuari, eta Txinako Herri Errepublikari eman.
1975. Chiang hil egin zen.
1979. Kaohsiung hirian istilu larriak piztu zirengerra legearen aurkako protesta batean. Kuomintangen aurkako oposizioa antolatzen hasi zen.
1987. Gobernuak gerra legea kendu zuen, baina Segurtasun Nazionalerako Legea onartu zuten.
1989. Alderdi askoko hauteskundeak egin ziren lehen aldiz.
1991. Kontinentean jaiotako lider zaharrak erretiratu zituzten, eta Taiwanek Txina osoaren ordezkaritza aldarrikatzeari utzi zion.
2000. Chen Shui-bianek presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen. Oposizioko lehen hautagaia izan zen hori lortzen. Trantsizioa bukatu zen.
2010. Txinak eta Taiwanek merkataritza askerako akordio bat egin zuten.
2015. Txinako eta Taiwango presidenteak elkartu ziren lehenbiziko aldiz.
2016. Txinak harremanak hautsi zituen Taiwango Gobernuak Txina bakarraren ideia baztertu ostean. Urte hartan, AEBetako presidente batek lehen aldiz hitz egin zuen uharteko presidentearekin.
2018. AEBek harremanak estutu zituzten Taiwanekin, eta armak saltzeari ekin zioten.
2022. AEBetako Ordezkarien Ganberako presidenteak uhartea bisitatu zuen, Txinaren ohartarazpenei jaramon egin gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.