Ertzaintzak Gasteizko Juani etxebizitza okupatua hustu du

unai etxenausia
Gasteiz
2022ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Ertzaintzak Gasteizko Judimendi auzoko Juani etxea hutsarazi zuen atzo. Solairuetako bat hustu zuen Poliziak, lehenbizikoa. Bizilagunek joan den astelehenean zuten etxegabetze agindua, baina astebete atzeratu zuten kaleratzea. Beste bi etxebizitzetako bizilagunek ez dute etxegabetze agindurik, oraindik.

Duela bost urte inguru okupatu zuten Juani, Judimendiko Juan II kalean kokatuta dagoen eraikina. Okupatutako blokearen solairu bakoitzak legezko jabe ezberdin bat dauka, eta, ondorioz, bizilagunek hiru prozesu judizial ezberdin dituzte zabalik. Horren legezko jabe Fincas Armentia higiezinen enpresak egindako salaketaren ondorioz hustu zuten lehen solairua.

Operazioan, Juan II kalea itxi zuen Ertzaintzak, eraikin osoko argia ere moztu zuen —ezbakarrik hustu duten etxebizitzakoa—, eta lehen solairuko etxebizitzaren atea hormaz estali zuen. Kanpoan ere jende andana bildu zen etxegabetuei babesa adierazteko, eta protestan ari ziren bi lagun identifikatu zituen Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.