«Egoerak gaindituta» egotea egotzi dio oposizioak Urkulluri

Edurne Begiristain.
2022ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Oposizioko taldeek gogor kritikatu dute Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Urtezahar egunean bidalitako mezua. Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak uste du «egoerak gaindituta» dagoela lehendakaria, «iparra galduta» eta «noraezean», eta kezkagarria dela izurriari aurre egiteko planik ez izatea. Pilar Garrido Ahal Dugu-ko koordinatzaile nagusiaren esanetan, berriz, lehendakariaren mezua ez da «sinesgarria»: «Besteen erantzukizunari dei egiten dio, baina ez ditu bereak onartzen». EAEko PPko idazkari nagusi Laura Garridoren iritziz, bestalde, izurria «gaizki» kudeatzen ari da Jaurlaritza, hari dagozkion erantzukizunak herritarren esku uzten ari delako.

Gobernuko bazkideek, ordea, Urkullu babestu dute. Ekain Rico PSE-EEko ordezkariaren ustez, ez da erraza osasun publikoaren, ekonomikoaren eta sozialaren arteko «oreka» aurkitzea. Bestetik, Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak azpimarratu du Urkulluren mezuak «komunitatea eta herria indartzen dituzten balioak» goraipatu zituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.