Palestinak Israel kritikatu du, guardia nazionala eratzeko asmoa duelako

Mikel O. Iribar.
2023ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Israelgo Segurtasun Nazionaleko ministro ultraeskuindar Itamar Ben-Gvirren agindupean guardia nazionala eratzeko asmoak kritika ugari eta haserre olatua eragin ditu palestinarren artean. Hain zuzen, Palestinako Atzerri Ministerioak «milizia talde armatu baten» pare ezarri du guardia nazional hura, eta, atzo ohar bidez ohartarazi zuenez, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erreforma judiziala atzeratzearen truke, koalizio gobernuko Botere Judua eskuin muturreko alderdiarekin lortutako akordioak «Palestinako herri babesgabeari eraso egiteko, hiltzeko eta torturatzeko baino ez du balioko».

Bide horretan, Palestinarentzat «beharrezkoa» da zigorra ezartzea Ben-Gvirren «terrorismo arrazistaren miliziaren aurka», eta dei egin dio Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Antonio Guterresi, Palestinari babesa eman diezaion. Atzerri Ministerioaren arabera, «funtzionario israeldarren etengabeko kriminalitatea», zehazki, «supremazista juduaren, zapalkuntzaren, arrazakeriaren eta apartheidaren sistema antidemokratiko eta sozial batek» sostengatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.