HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Barnabe munduaren amaierara doa'

Tolesgabe

Idazlea: Gilles Bizouerne. Ilustratzailea: Beatrice Rodriguez. Itzultzailea: Amets Santxez. Argitaletxea: Ibaizabal.

2021eko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Liburua esku artean hartu dudanean justu ari nintzen pentsatzen zergatik argitaratu behar diren liburu gehiago. Zertarako, jada dena esana badago?

Bigarren orrialderako ahazten hasi zaizkit pentsamenduok, eta basoan sartu naiz, «munduaren amaierara» joateko Barnabe azkonarrarekin, nahiz eta ipurdia sorbaldak baino zabalagoak dituela abisatu zaidan.

Nahitaez Janoschen Zein polita den Panama! burura etorri izanak zerikusia izango du nire animo berri honekin, hausnartu dut orrialdea pasatzean.

Luze gabe, Kasilda dortoka eta Klara satorra gehitu zaizkigu. Eta aurrera goaz.

Oztopoak aurkituko ditugu, eta elkar lagunduz gaindituko (orain burura Hartza ehizatzera goaz etorri zait).

Zein urruti dagoen pentsatzen ari ginela, inurri batekin topatu gara, eta hark esan digunez, huraxe da munduaren amaiera.

Ilustrazioak plano orokorra agertzen du, eta egin dugun ibilbidea ezdeusa dela erakusten: hantxe ikusten da azkonarraren etxea.

Igel batek inurria jan du bat-batean, eta orrialdeak atzera egin dut, sumatu dudalako han zeudela igela eta inurria, eta beste hainbat, lehendik ere. Eta nahi gabe berrirakurtzen jarri naiz, sekula halako libururik irakurri ez banu bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.