Albistea entzun

ATHLETIC 0 - 4 REAL MADRIL

Ezinean aritu da

Athleticek galdu egin du Real Madrilen aurka, Espainiako Kopako finalerdietan. Espainiarrak oso nagusi izan dira partida hasieratik
Athleticeko Nera Nevado, eskuinean, Real Madrileko Athenea del Castillo geratu nahirik.
Athleticeko Nera Nevado, eskuinean, Real Madrileko Athenea del Castillo geratu nahirik. JUANJO MARTIN / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ainara Arratibel Gascon -

2023ko maiatzak 25

Golak. 0-1: Weirek (76. min.). 0-2: Tolettik (26. min.). 0-3: Atheneak (40. min.). 0-4: Weirek (40. min)

Athleticek hiru aldiz irabazi du liga. Aurten bete dira 20 urte lehen garaikurra altxatu zuenetik. Baina badu arantza bat Espainiako Koparekin. Bi aldiz iritsi da finalera, 2012an eta 2014an, baina txapeldunorde izan zen. Denboraldi honetan ere ezin izango du atera. Finalerdietan amaitu da zuri-gorrien bidea aurtengo txapelketan, atzo 0-4 galdu baitzuten Real Madrilen aurka. Iraia Iturregiren taldea ezinean aritu zen, espainiarren joko bizi eta zuzenaren aurrean. Hala, amaitu du denboraldia Athleticentzat.

Berez du talde gaztea Athleticek. Bada, atzokoan area gehiago. Mariasun Quiñonesetik harago, Iraia Iturregik aulkian utzi zituen eskarmentu gehien duten jokalariak: Nekane, Yulema korres, Eunate eta Itxaso Uriarte, besteak beste. Hasieratik jokatu zuten, berriz, Landaluzek, Maite Zubietak eta Amezagak. Beste berritasun bat Oihane Hernandezen kokapena izan zen, atzean beharrean zelai erdian aritu baitzen, Landaluzerekin batera, hegaletik sartu zen Linda Caicedo geratzeko asmoz.

Real Madrilek bere lehen titulua nahi du, eta espero bezala estutzen ekin zion norgehiagokari. Zelai erditik aurrera dituen jokalarien ahalmen fisikoaren bidez partidari erritmo bizia jarri zion, eta baloia oso bizkor mugitu zuen. Espero zuten zuri-gorriek hori, eta horri aurre egiteko, zelai erdian jokalari asko pilatu, eta lerroak batuta izaten ahalegindu ziren. Denboraldiko azken txanpa honetan izandako sentipen onei segida eman nahi zioten.

Ez zen posible izan. Jokatzeko era horri eusteko golik ez jasotzea behar zuen Iturregiren taldeak. Ez zen horrela izan, Real Madril 0-1 aurreratu baitzen 6. minutuan.Weirek egin zuen gola. Mariasun Quiñones aurreratua zegoela ikusi, eta modu ikusgarrian loratu zion baloia. Ia segidan Caidedok erremate bat bidali zuen zutoinera.

Athletic kontrakarrean ari zen. Real Madrilek atzean sartuta zuen. Gainera, zuri-gorriek baloia zuten apurretan, ezin zuten aurkariak baloi irteeran egindako presio estua gainditu. 20 minutu inguruan espainiarrek erritmoa jaitsi zuten zertxobait, eta Iturregirenek arnas apur bat hartu zuten. Baloia izan zuten, baina aukerarik sortu gabe.

Gainera, Real Madrilek beste bi gol egin zituen atsedenaldia baino lehen. Bat Maite Zubietak sartu zuen bere atean, Tolettik punpa lasterrean egindako erremate baten ostean, eta bestea Atheneak atzetik etorrita, Kathlenek egindako erdiraketa bat baliatuz. Lehen zatiak izan zuen beste albiste txar bat zuri-gorrientzat. Izan ere, Valdezatek zelaia utzi behar zuen, belaunean min hartu eta gero.

0-3ekoarekin Athleticek maldan gora zuen kanporaketa, eta are gehiago zaildu zitzaion, bigarren zatiko lehen jokaldian Weirek laugarrena sartu baitzuen espainiarrentzat.

Errenta hori baliatuz, Real Madrilek zertxobait lasaiago joka zezakeela pentsa zitekeen. Hala egin zuen zen. Baloi jabetza luzeen bidez minutuak pasatzen utzi zuen.

Athletic saiatu zen gutxienez gol bat egiten, baina ez zuen lortu, apenas gerturatu baitzen Misa Rodriguezen atera. Iraia Iturregik aukera eman zion Nakane Diezi zelain agurtzeko. 66. minutuan atera zen, Ogizaren ordez. Aurrelariak erretiroa hartuko du, talde zuri-gorrian hamasei denboraldi jokatu ostean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Eizagirre, Anoetan, 2024ra arte berritu duela dioen elastikoarekin. ©Reala

Nerea Eizagirrek beste urtebeterako berritu du Realarekin

Julen Etxeberria

Erdilari tolosarrak zortzigarren denboraldia egingo du txuri-urdinen lehen taldean. «Polita da nire bizitzako taldean jarraitzea», esan du kapitainak

 ©JON URBE / FOKU

«Pena daukat Bidasoarekin tituluren bat irabazi ez izanaz»

Julen Etxeberria

Julen Aginagaldek bihar jokatuko du azken partida erretiroa hartu aurretik, 40 urterekin, eta punta-puntan 24 urtez aritu eta gero. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin du; irabaz daitekeen ia dena irabazi du: «harro» dago egindakoaz.
Orioko arraunlariak iazko Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondorengo ospakizunean. ©JON URBE / FOKU

Lehen helburuak jokoan

Beñat Mujika Telleria

Neguko sufrimenduak ahaztu, eta igandean hasiko dituzte arraunlariek traineruen urteko lehen txapelketa ofizialak. Zarautzen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa. Iazko garaipenak errepikatzen saiatuko dira Orio eta Hondarribia.

Jokin Altuna, pilota batekin jolasean, Aitor Elordi aukeraketa hastear zegoen unean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Xehetasun txikietan dago txapela

Imanol Magro Eizmendi

Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak hautatu dituzte finalerako. Jaurlaritzak dopin kontrola egin die finalistei. 215 sarrera gelditzen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.