Albistea entzun

Musika. Liher 'Tenpluak erre'

Distortsio zaparrada

Diskoetxea: Autoekoizpena.

Ihintza Orbegozo -

2018ko otsailak 25

Geratzeko zetozela argi utzi zuten Liher taldeko kideek, baina hilabete honetan bertan argitaratu duten bigarren lanarekin pauso bat harago egin nahi izan dute, eta, geratzeko ez ezik, aurrera egiteko asmotan datozen oihua ia entzun ere egin daiteke indarrez beteriko Tenpluak erre lan berrian.

Hasiera batean, Lide Hernandoren proiektu bezala ezagutu genuen taldea —hortik izena—, baina denbora, kontzertuak eta —suposatzen dut— baita entseguak ere pasatu ahala, talde izaera sendotzen joan da. Hori uste dut behintzat, diskoa entzuteaz bat atzean talde oso baten lana dagoela nabari baita, bakoitzak bere harri-koskorra ekarriz. Haiek ere iritzi berekoak dira, elkarrizketaren batean edo bestean komentatu baitute hori.

Liherren lehen diskoa rock doinuz beterik eta soul eta blues ukituz josia bazen ere, eboluzio nabarmena jasan dute bigarren lan honetan, lehen aipatutako doinu horiek guztiak mantenduz, baina soinua gogortuz, gordinduz —Beltz gara abestian entzun daitekeen bezala— eta distortsioz zipriztinduz, lehen abestiko lehen segundoan hasi eta azken abestiko azken segundoraino ongi busti arte. Arrain hilak diskoa irekitzen duen kantuan ikus daitekeen bezala, abesti batzuetan rock-and-rolla entzuten da, baina beste batzuetan hardcore edota stoner doinu pisutsuak entzutera hel gaitezke, Oskol gogorrena eta Frappuchino to take away lakoetan bezala. Abestirik lasaienek ere, Sismografoa eta lurrikara-k kasurako, iluntasuna dute nagusi. Hori guztia doinu indartsu, basati eta grinaz betetakoekin, baina Lide Hernandoren ahots blueseroarekin konbinatuz —entzun Nor da piztia? lehen segundotik hasita—. Ahots ederra eta moldagarria izateaz gain, hura oso ongi menperatzen duela nabaria da, askok boz ederra izatea eta ongi abestea gauza bera direla uste arren; nik, ordea, oso ezberdin ikusten ditut, eta bai, Hernandok bi ezaugarriak ditu, eta, gainera, erregistro ezberdinetara moldatzen du inongo arazorik gabe.

Lehenengo diskoarekin —edota maketarekin— lortutako zaleak mantenduko dituzten zalantzarik gabe, lan honekin berri asko ere bereganatuko dituztela ziur naiz, musikalki izandako eboluzioa handia izanda ere ez baitira euren sustraietatik urrundu; gogortu baino ez dute egin euren ohiko soinua. Hitzak ere, honakoan aurreko Hauts lanari jarraituz, ongi zainduak eta pentsatuak dira, eta, musikan bezala, iluntasuna da nagusi horietan ere, bizi garen mundu honen isla agian, kezkatzen dituzten eta gaituzten gaiak azaleratuz, «Aldarriak turismo izar, amaren denda krisiak itxi, Frapucchino to take away, gure mina salgai», edota «Sotana jantzi beharrik ez, interakzio guztietan barreiatzen duzu dogma, (baina kontuz) jainko autoizendatuak Deabru bilakatzean bikoitz hartzen du zigorra» diotenean, adibidez.

Betiko Liher dira, baina hazi egin dira, taldeago dira, indartsuago dira, eta distortsio zaparrada dakarkigute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Jone Laspiur, atzo, emakumezko aktore berririk onenaren saria telematikoki jasotzen. ©Miguel A. Cordoba / EFE

Euskal filmek zortzi sari jaso dituzte Goya sarietan

Paulo Ostolaza

Bost garaikur eskuratu ditu Akelarre pelikulak, eta hiru Ane-k. Emakumezko aktore protagonistarik onenaren saria Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrari eman diote, eta emakumezko aktore berririk onenarena Jone Laspiur donostiarrari.

1 ©ALEMANIAKO ARTXIBO FEDERALAK / EZEZAGUNA

Goeringen artekaria gure artean

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Bigarren Mundu Gerra garai oparoa izan zen naziek espoliatutako artelanen negozioan sartzeko prest zeudenentzat. Horietako bat izan zen Alois Miedl enpresaria. Artelan ugari pasarazi zituen Euskal Herritik barrena, Espainiako eta Portugalgo merkatuetara bidean. Hainbat euskal herritar izan zituen laguntzaile horretan.

Sarah Mary Chadwick abeslari eta pianista. ©BERRIA

Minari amaiera emateko biluztea

Mikel Lizarralde

Bi heriotza, harreman baten haustura eta suizidio saiakera bat. Mina eta samina dario Sarah Mary Chadwick musikariak azken bi urteetan ondu duen trilogiari. 'Me and Ennui Are Friends, Baby' du azken alea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.