Bi langilek istripu bat izan dute AHTaren Donostiako lanetan

Iñaki Agirre Perez.
2021eko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Sare sozialen bidez zabalduriko bideo batean argi ikus daiteke gertatutakoa. Larunbat gauean, AHT abiadura handiko trena eraikitzeko asmoz Donostian egiten ari diren lanetan, bi langilek istripu bat izan zuten: Martutene eta Astigarraga arteko Okendotegi zubia eraisten ari zirela, hura goitik behera etorri zen. Dirudienez, zaurituak ez daude larri, oraingoz gaiari burukzo informazio ofizialik zabaldu ez den arren.

Unai Fernandez de Betoño EH Bilduko legebiltzarkideak bere Twitter kontuan argitaratutako bideoak erakusten du bi langileak zubiaren aldeetako batean zutik zeudela, bi eraiste makina lanean ari ziren bitartean. Une batetik bestera, zubiaren bi aldeak lotzen zituen azken zatia apurtu egin zen, bi muturrek behera egin zuten, eta langileak erori egin ziren.

Istripua larunbatean gertatu bazen ere, lanen ardura duenak, ETS Euskal Trenbide Sareak, oraindik ez du gaiaren inguruko azalpenik eman. Halaber, Eneko Goia alkateak atzo adierazi zuen ez zuela istripuaren inguruko berririk izan.

Metroaren lanetan agerturiko azken zuloarekin bezala, oraingo honetan ere «obretako gorabeherak nahita ezkutatzeko erabakia» hartu izana leporatu dio Donostiako EH Bilduk, ohar bidez, ETSri: «Astelehenean Ernesto Martinez de Cabredo ETSko zuzendari nagusia udaletxean egon zen, metroko lanen jarraipenari buruzko informazioa ematen, eta ez zuen istripu honen berri eman».

Hirugarren zuloa

Udaletxean eginiko agerraldian, Donostiako alkateak adierazi zuen «modu zuzenean» bete direla maiatzaren 7an metroaren lanetan agerturiko azken zuloa estaltzeko lanak, eta ETSren kudeaketa goraipatu zuen. Dena den, gaineratu zuenez, udalak «adi egoten jarraituko du» ekainean berrekingo zaien lanekin.

Satorralaia plafatormaksalaketa bat aurkeztu zuen atzo Gipuzkoako Kosta Zerbitzuan, azken zulo horren harira, obra geldiarazi dadila eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.