Patxi Zabaleta

Funts putreak eta fiskalitatea

2020ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Funts putreak, gaur egun, gizarteko errealitate guztiz garrantzitsua dira; ez bakarrik arlo ekonomikoan, baita sozialean eta kulturalean ere. Gure garaiko fenomeno bat dira, baina ez dute inguratzen etaerahiltzen gaituzten birus askok baino hilkortasun gutxiago.

Funts putreek finantza arloko zeregin asko berenganatu dituzte. Ordezkatu zituzten enkanteetatik bizi ziren subastari edo epaitegietako putreak; ordezkatu dituzte ere frakezko kobratzaileak eta antzekoak; eta berenganatu dituzte garai baten soilik eta zehazki bankuenak ziren zeregin ugari. Artikulu honetan bankuen zorren kobratzeko egitekoari eta bere tratamendu fiskal desegokiari so egiten zaio

Gaur bertan —eta atzo, bihar, herenegun, etzi— ehunka eta milaka herritarrek telefono dei edo eskutitz beldurgileak eta itxura mafiosokoak jasoko dituzte, ustezkozorrak ordaintzeko eskatuz. Bankuak eta epaitegiko prozedurak aipatuko dituzte mehatxu moduan.

Mafia kiratsa lehenik telefono partikularrak eskuratu eta erabiltzearekin lortzen dute. Gainera, batzuetan ustezko zordunaren familiakoei ere deitzen diete, datu pertsonalen defentsarako inon diren arau guztieiiseka eginez. Bigarrenik, funts putreek ez dituzteberen helbide zehatzak edo postalak ematen; are gutxiago, harreman pertsonalak edukitzeko biderik. Soilik beraiek nahi eta deitzen dutenean, mintzatu liteke haiekin.

Egiazki funts putreen egoitza nagusiak gehienetan paradisu fiskaletan egoten dira; baita ere, Luxenburgon, Irlandan eta abar. Haien ordezkaritzak Madril inguruko zonalde industrialen batean edo Coruñako auzoren batean daude; nahiz horrek ere itxura hutsa dirudien. Funts putreen ordezkariak kobratzaile ahaldunduak, telefonari mehatxulariak eta abokatuakdira; Corleoneren kondairan bezalaxe.

Bankuen zor eta galpenen kobratzaile moduko funts putreen jokabide pseudo-bankarioa trikimailuz beteta dago. Zakurraren putza delakoaren prezioan erositako funtsak aldez aurretik bankuek galdutzat aitortu edo emandakoak izaten dira. Bankuek aitortza hori zergak murrizteko erabiltzen dute, ustez kitatu edo dotatu ondoren. Horrela kreditu multzo itzelak esku-aldatzen dituzte notari idatzi kriptikoen bitartez,zordunaren balizko erretraktoa izeneko eskubidea ezintzeko edo oztopatzeko asmoz.

Baina kreditu multzo horiek puxikan erosi ondoren, funts putreek %100 aldarrikatzen dute; eta ahalizanez gero, kobratzen dute. Xede horrekin,epaitegietako prozeduretan ordezkatu egiten dituzte bankuak, haien tokian jarriz eta jarraituz. Funts putreek ez dute fakturarik egiten, baizik soilik «zorra kitatutzat eman» edo «gehiago aldarrikatzeari uko egin» adierazten duten dokumentu alde bakarrekoak. Horrela ondorio fiskalik izan ez dadin. Hona adibide arrunt bat; bankuak funts putreari zor-maila 400.000 eurotan daukan hartzekoa 1.500 eurotan saldu dio; funts putreak hartzekoa bere osotasunean aldarrikatu, eta ahal badu, kobratuko du. Baina funts putreak uste baldin badu ez daukala osotasunean eta azkar kobratzeko modurik, beherapenak egiten hasten da; %90 edo %95 arteko beherapenek. Eta zeren truke? Telefonoz deitzez, kartak bidaltzez eta ikaratzez uztearen truke; hau da, mafiakeriak egitez uztearen truke.

Ezaguna da funts putreek ez dutela inbertsiorik egiten, ezta kapitala arriskatzen, baizik soilik espekulatzen. Agerikoa da ez dutela ekoizpen egiturarik edo lanposturik sortzen edo tinkotzen, baizik soilik ezabatzen. Jakina da irabazi azkarrak, zorrik edo betekizunik gabeak eta itxoin beharrik ez dutenak bilatzea dutela xedetzat. Baina irabazi pseudo-bankario horiek gauzatzen diren tokian, ez dute gaur-gaurkoz jardun horri legokiokeen inolako zergarik ordaintzen funts putreek. Zein da ekintza horregatik ordaindu beharko luketenaren zerga-oinarria, zein zerga-mota eta zein zerga-tipo?

Konbenio eta Kontzertu Ekonomikoaren eredua zaharkituta gelditu da jokabide hauek orokortu direlarik; nahiz eta egiazki ez den hori gertatu zaion eredu bakarra, kontutan izanez adibidez, Kontsumoko Ministeritzabezalakoen nagikeria. Zerga-oinarria funts putreek kredituengatik ordaintzen dutenaren eta jasotzen dutenaren arteko diferentzia beharko luke. Zerga-mota, Elkarte Zerga. Eta ordainketa maila edo zerga-tipoa, elkarte zergaren etekin gordinen %25ekoa.

Baina nola kontrolatu zerga-oinarri horiek, funts putreen jardunean ez baldin badago ez fakturarik eta ezta ere kontraturik, baizik soilik alde bakarreko errenuntzia dokumentu pribatuak eta bankuetan egindako diru-sarrerak? Eta nola gauzatu dagokion diru bilketa, baldin Konbenioa eta Kontzertua ez badaude antolatuta estatu-autonomia bikoiztasuneko enpresa egituretarako baizik, eta hori, beren «negozio zenbaketa erlatiboa» bezalako aipamen zaharkituekin?

Behar bada, orain dela gutxiko Nafarroako Foru Berriaren eguneratzeak badauka arazo sozial honi legokiokeen aterabidearen iradokizun bat. Lege aldaketa hartan balizko kreditu erosleari —hau da, funts putreari— betekizun zehatz bat ezartzen zaio; zera alegia, zordunari ordaindu duen prezioa jakinarazi beharra, erretrakto eskubidea bideragarri bihurtze arren. Hara bada, betekizun horren ondorioz, egikaritutako erretraktoari onura fiskal ttipi batemanez gero, agerian geldituko litzateke jokabide osoaren sabela…

Jakina da ez dela gauza erraza. Ezin da ahaztu funts putreek babesle eta lagunahaltsu asko dutela. Baina gero eta zabalduagoa dagoen arazo sozialaz ari gara. Caixa, Banco Santander, BBVA… banku gehien-gehienek saldu dizkietemilaka eta milaka kreditu, bizi-etxe eta ondasun funts putreei lau sosetan. Zergatik? Onura fiskalengatik ezezik, beraiek ere irabazi egien dutelako.

Bai; egunero, goizero eta ilunabarrero milaka eta milaka herritarrek hartuko dituzte —gaur, bihar, etzi, etzidamu eta hurrengoan— nekatzen, aspertzen eta etsitzen ez duten aldarrikatzaileen telefono deiak, kartak, jakinarazpenak eta mehatxu… leunak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.