HILBERRIA. Bautista Madariaga

Nafarroako txapelduna

mikel lizarralde
2018ko ekainaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1960ko eta 1970eko hamarkadetan, Nafarroako bertsolaritzaren izenik garrantzitsuenetakoa izan zen Bautista Madariaga. Behin, 1961ean, irabazi zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketa, baina plazaz plaza ibili zen urte haietan, eta bertsolari ezagun bilakatu zen. Atzo jakinarazi zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak Madariaga zendu dela. 91 urte zituen.

Bautista Madariaga 1926an jaio zen Arantzan, eta, aitona ere bertsolaria izanik, gaztetatik bertsozaletu zen; baita haren anaia Xalbador ere. 1948an, 22 urte zituela, egin zuen lehenengo plaza Bautistak, Ostolaitz lagun zuela.

1950eko hamarkadan segitu zuen plazaz plaza, eta, 1961ean, Nafarroako Txapelketa Nagusia irabazi zuen. 1967an, berriz, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalista izan zen, eta hamargarren bukatu zuen. Txapelketa hura Manuel Olaizola Uztapide-k irabazi zuen, eta bigarrena Fernando Aire Xalbador izan zen.

Madariagak 1990eko hamarkadara arte segitu zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.