TV3ek 'streaming' plataforma bat jarriko du martxan

urtzi urkizu
2022ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
CCMA Kataluniako Ikus-Entzunezko Hedabideen Korporazioak plan estrategiko berria aurkeztu du, etorkizuneko erronka eta helburuak definitzeko. Rosa Roma korporazioko presidenteak iragarri duenez, OTT edo streaming plataforma bat sortuko dute. Katalanezkoak izango dira eduki guztiak, eta doan ikusi ahalko da. «CCMAren helburua da herritarren kohesio ardatza izatea, kalitatezko katalanezko edukiekin, eta mundu osoarengana iristea», adierazi du Romak. Plataforma berriaz ez dituzte xehetasun asko eman; erabiltzaileek erregistratu egin beharko dute —EITBk hala egingo du Primeran-en—.

Cristina Villa korporazioko Berrikuntza, Ikerketa eta Estrategia digitaleko arduradunak iragarri du «ezagutzaren gune bat» sortuko dutela, «herritarrak entzun eta haien datu gehiago izateko». Fidelizazio estrategiak eraikiko dituzte modu horretan, erabiltzaileei edukiak gomendatuz.

Korporazioko ordezkariek nabarmendu dute erakundea eraldatu egingo dutela, «arinago eta malguago» izateko, eta «ekosistema osoarekin konektatua egoteko».

Plan estrategiko berriak hemezortzi helburu eta 67 ekintza lerro ditu. Osorik irakur daiteke ccma.cat/plaestrategic webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.