Osasunbidea: «Medikuen %9,3k egin dute greba»

2023ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Nafarroako Osasun kontseilari Santos Indurainek jakinarazi du Sindikatu Medikoaren grebaren lehen egunean 2.193 sendagiletatik 203k babestu zutela lanuztea, mediku guztien %9,3k. Indurainek berretsi du Nafarroako Gobernuak «asmo handiko eskaintza» egin diela, «medikuen egoera hobetzeaz gain osasun zerbitzua indartuko duena, bereziki lehen mailako arreta». Sindikatu Medikoak, bestalde, lehen greba egunaren «balorazio ona» egin du, baina datu zehatzik eman gabe: «Gure sentsazioa da, oro har, grebak babes zabala izan duela». Auzo eta herrietako osasun etxeetan nabaritu da batez ere, ospitaleetan ezarritako gutxieneko zerbitzuen ondorioz.

Nafarroako Osasun Departamentuko ordezkariek eta Sindikatu Medikoko greba batzordeak beste bilera bat eginen dute gaur arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.