Albistea entzun

Feminismoa eta euskara, elkar egiten eta eragiten

Euskalgintzak eta feminismoak elkarri eman diotenaz eta oraindik egiteko dagoenaz aritu dira Mari Luz Esteban, Elurre Iriarte, Saioa Iraola eta Onintza Irureta, 'Euskara eta feminismoa bidelagun' zikloko azken mahai inguruan. «Gai gatazkatsua» dela aitortu dute, baina badituzte hainbat irtenbide ere.
Mari Luz Esteban, Elurre Iriarte, Saioa Iraola eta Onintza Irureta, atzo, <em>Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubiak</em> saioan.
Mari Luz Esteban, Elurre Iriarte, Saioa Iraola eta Onintza Irureta, atzo, Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubiak saioan. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2020ko azaroak 25

Euskalgintza eta feminismoa nola gurutzatzen diren eta nola gurutzatu izan diren; zer zubi dauden eraikita elkarren artean, eta zein eraikitzeko: horretan aritu ziren atzo Mari Luz Esteban, Elurre Iriarte eta Saioa Iraola, Onintza Irureta gidari zutela, Euskalgintzaren eta feminismoaren arteko zubiak saioan. Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Genero Batzordeak antolatutako Euskara eta feminismoa zikloko laugarren eta azken mahai ingurua izan zen.

Lehenaldiaz, orainaz eta etorkizunaz aritu ziren; egin denaz, eta egiteko dagoenaz. «Azpimarragarriak dira azken hamar edo hamabi urtetan feminismoaren eta euskalgintzaren inguruan sortu diren sinergiak eta berrelikadurak», esanez hasi zen Esteban. Euskara eta feminismoa noiz gurutzatu ziren iradoki zuen Iraolak: «Euskal Herrian, 70eko hamarkadan mugimendu feminista loratzen hasi zenetik, euskaraz dihardute: hautu politikoa eta kontzientea izan zen», nahiz eta urteetan pentsamendu feminista gazteleraz edo frantsesez sortu izan den. Haren iritziz, euskararen eta euskal kulturaren transmisioan «lan handia» egin dute, batez ere emakumeek, eta transmisio hori eten egin behar izan denean, emakumeek are jazarpen handiagoa jasan dute. «Frankismoan, kasurako, emakumeekiko jazarpena handiagoa izan zen, gakotzat jotzen zituztelako hizkuntzaren eta kulturaren gordetze lanean eta transmisioan».

Bide bat eginda dago dagoeneko. «Esango nuke feminismoa utopiaren alde egiten ari dela arlo honetan, eta kontsentsu zabala dugula; feminismoan euskaraz egitea zilegi dela. Irtenbideak topatu behar dira, eta topatzen ari gara», azpimarratu zuen Estebanek. Iraolak uste du aurkitu dituztela horietako batzuk: «Mugimendu feministan hautu bat egin da: asmo, lan eta ahalegin handia dago nagusiki euskaraz pentsatu, aritu eta ekiteko; euskaraduna ez denari bitarteko autogestionatuak eskaintzeko...». Eta emaitzak iristen ari dira: «Militante feminista askorentzat, mugimendu feminista da haien euskalduntzeko eta euskaltzaletzeko eremu nagusi ia bakarra askotan».

Bada desadostasunik ere,ordea. Iraolak esan zuen «gai gatazkatsua» dela, kolektibo bakoitzaren barruan eta mugimenduan, oro har. Estebanek ere identifikatuta zituen hiru desadostasun, behintzat. Batetik, arrakastaren neurgailurik ez dagoela: «Ez daukagu adostuta —ez dakit adostu behar dugun— nola neurtu behar dugun zer den arrakasta, euskararen erabilerari dagokionez». Bestetik, teoriari eta kontzeptuei dagokienez ere ez zaio iruditzen «adostasun guztia» dagoenik. Azkenik, uste du ez dagoela hitzartuta zer den euskaldun izatea feminismoaren baitan: «Euskal Herriko feminismoan, euskaldun izateko modu desberdinak daude, erdaldun izateko beste».

Etorkizunari begira ere jarri ziren. Badago zereginik. Iraolak aipatu zuen aldarri feminista bihurtu dela euskalduntzeko baliabide publikoak eta doakoak jartzea. Izan ere, bidea ezin dute bakarrik egin: « Greba feministako Bilboko protestei lotuta jaso zen oso espainola zela, baina manifestaziora hurbiltzen den jende saldo hori egunerokoan euskaraduna ez bada, guk, mugimendu gisa, zer ahalegin egin behar dugu? Gure ardura eta gaitasuna ez da egun bakar batean feminista guztiak euskalduntzea».

Orokorretik partikularrera

Baztango (Nafarroa) kasuaz aritu zen Iriarte, bi zapalkuntzak gurutzatzeko eraz: «Feminismoan ari banaiz, ezin dut euskalgintza edo euskararen zapalketa alde batera utzi, eta euskalgintzan ari banaiz ere, ezin dut feminismoa alde batera utzi. Bi dominazioak lotuta daude. Lotuta egon beharko luke borrokak, eta ahalduntzea ere lotua etorriko da». Eztabaidak sortu zaizkie —euskaraz ari direnen artean beti— gazteleraz mintzatzen direnekin aliantzak egitean: «Eraikitzaileak dira, baina baita errepikakorrak ere. Sentsazioa da ez dugula aitzinera egiten». Harago joateko beharra dagoela uste du: gazteleraz mintzo direnak limurtu beharrean, interpelatzearen alde egin zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Cintruenigoko planta horretan piztu da sutea eta ke toxikoa. ©Guardia Zibila

Birziklatze lantoki batean piztutako suak ke toxikoa eragin du Cintruenigon

Joxerra Senar

Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak etxean egoteko gomendatu die herritarrei, «segurtasun arrazoiengatik».

Espekulazioaren aurkako elkarretaratzea Senpereko herriko etxe aurrean ©Patxi Beltzaiz

Senperen 1,3 milioi eurotako jabetzaren salmenta hilabete bateko gogoetan

Garazi Aduriz Zuñeda

Saferrak prezioaren estimazio berri bat egingo du datorren asterako. Ekainaren 9an berriz ere denak bilduko dira eztabaidari segida emateko.

Ramon Gonzalo errektorea eta Maria Txibite lehendakaria, gaur, NUPen eginiko ekitaldian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Unibertsitate lege berri bat» galdegin du NUPeko errektore Ramon Gonzalok, kargua hartzeko ekitaldian

Ion Orzaiz

Honakoa bigarren agintaldia izanen du Gonzalok, martxoaren 30eko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai bakarra izan ostean

'Sorionekuak' manifestuaren aurkezpena, urtarrilean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Sorionekuek «ongietorri erraldoia» eginen diote euskarari ekainaren 10ean Iruñean

Ion Orzaiz

Euskararen aldeko manifestazioaz gainera, egun osoko egitaraua prestatu dute plataforma osatzen duten eragileek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.