Albistea entzun

Koronabirusa. OSASUNA PENTSALDIAN

Gehiago ezin duzunean

Osasun langileak ZIUko gela batean lanean, Bartzelonan.
Osasun langileak ZIUko gela batean lanean, Bartzelonan. ALBERTO ESTEVEZ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Felix Zubia - Donostia Ospitaleko ZIUko medikua

2021eko otsailak 14

Orain arte, saiatu naiz neure buruaz ez idazten. Baina aste honetan konturatu naiz gehiago ezin dudala, leher eginda nagoela, ahitua, buruak ezin duela gehiago.

Aste honetan ere hogei paziente baino gehiago izan ditugu gure ZIUan. Aste honetan ere hildakoak ikusi ditut, familiak negarrez, pertsonak bakardadean hiltzen. Aste honetan, berriz ere, eguneko hamabost hildako baino gehiago izan arren Hego Euskal Herrian, ez zaigula askorik axola konturatu naiz. Dena estatistika bihurtu dugu, zenbaki hotz, atzetik zenbat bizitza, zenbat sufrimendu, zenbat familia dauden konturatu gabe.

Ikusi dut nola legeak idazten dituenak ez dituen betetzen, nola epaile batek medikuok baino gehiago dakiela pentsatzen duen. Ikusi dut nola kalean ez diren neurriak betetzen, nola pilatzen den jendea. Ikusi dut, berriz ere, nola denok uste dugun gure jarduera ziurra dela, ez dagoela kutsatzeko aukerarik, eta, beraz, ez dugula neurri murriztailerik behar. Inor ez da ezeren arduradun.

Ikusi dut nola dabiltzan alderdi politikoak xextran, eztabaidan, elkarri mokoka, pandemia honetan ere elkartasuna eta elkarri laguntzea bilatu beharrean.

Aste honetan ere, hogei bat komunikabidek deitu didate, denek ere antzeko galderak eginez. Haietako galdera asko aurrez aipaturiko xextra hauspotzeko eginak, saltsa bultzatuz, guk egunero dugun egoera azaldu beharrean, edo azaltzeko aitzakian.

Berriz ere ikusi dut nola txertaketa geure burua bakarrik babesteko neurri moduan ulertzen dugun, elkar babesteko neurri bat baino. Noiz da nire txanda galdetuz, nik zer egin dezakedan galdetu beharrean. Eta nola geopolitikak gure bizitza baldintza dezakeen, xake partida baten barruan bageunde bezala.

Eta gehiago ezin dudala iruditu zait. Ea nik zergatik egin behar ditudan ospitalean zaintza gehiago, bere burua zaintzeko gauza ez den gizarte baten kideak zaintzeko, elkar zaintzen ez dakiten jendarte bateko kideak zaintzeko. Zergatik utzi behar dudan nire familia etxean, behar dudan eta behar nauten familia bateko kideak, elkar zaintzeko ardurarik ez duen gizarte bat zaintzeko. Zaindu zaitzatela zuen aita edo ama santisimak.

Eta gehiago ezin duzunean, gaixo batek eskutik heldu dizu. Hiru aste baino gehiago daramatza gurekin, eta, trakeotomia baten ondorioz, ezin du hitz egin. Justu-justuan heldu dit eskutik, eta, bestela ezinda, bere begiradaz azaldu dit esker ona. Nik, musuko, betaurreko eta pantailaren azpian malkoak gordez, eskua estutu diot. Orduan berritu zait sua, eta gogorarazi dit zergatik den medikuntza munduko bizibiderik ederrena, ez ogibidea bakarrik. Baina ez dakit noiz arte eutsiko diogun.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urte hasieran, Tuteran, senarrak hil zuen emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea. / ©Marisol Ramirez, Foku

Emakume zarauztar baten hilketa matxista ikertzen ari dira Benidormen

Berria

68 urte zituen biktimak. Benidormen zuen etxean topatu du Poliziak, senarra auto istripu batean hil dela esatera joandakoan.

Adingabeen Sansoheta zentroa. ©Juanan Ruiz / EFE

Hamahiru urte arteko zigorrak onartu dituzte adingabeei sexu abusuak egiteaz akusaturikoek

Edurne Begiristain

Hasi da Sansoheta zentroan Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean zeuden adingabeak prostituitu zituen sare bateko ustezko kideen aurkako epaiketa. Hiru dira Fiskaltzarekin akordioa egin duten akusatuak; hamar dira denera.

Frantziako Polizia Angelun (Lapurdi), artxiboko irudi batean. ©Jagoba Manterola / Foku

Donibane Lohizunen 24 urteko gazte bat hil da auto istripuz

Berria

23 eta 25 urteko beste bi lagun egoera larrian ospitaleratu behar izan dituzte. 

Egunkarietako zuzendariak Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Egunkarietako zuzendariak Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Berria

Berria, Correo, Deia, Diario Vasco, Diario Noticias de Alava, Diario Noticias de Gipuzkoa, Diario Noticias de Navarra eta Gara egunkarietako zuzendarien agiri bateratua

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...