Arma nuklearrekin tentsioa areagotzea egotzi diote Moskuri

2023ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bielorrusiako lurretan Errusiaren arma nuklearrak gordetzeko akordioaren arautegia sinatu zuten atzo Moskuk eta Minskek, eta, Europako Batzordearen ustez, horrek tentsioa handitzea dakar. «Ez da gatazka koska bat arintzearren egindako urrats bat», nabarmendu zuen atzo batzordeko Atzerri bozeramaile Peter Stanok. Errusiak eta Bielorrusiak azaldu zuten «behartuta» hartu dutela neurria, «aintzat hartuta NATOren misio nuklear bateratuen jarduna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.