Albistea entzun

BI AHOTSETARA

Norvegiako 'show'-a

Ana Arsuaga -

2023ko martxoak 5

Bigarren disko luze bat egin dut, eta Madrilen zuzenekoa prestatzen aritu naiz astebetez, Replika Teatro izeneko espazio batean. Espazio berezia zen, fabrika txiki itxurakoa barrutik. Antzezteko aretoko sabaia teilaturaino luzatzen zen, eta goian zabaltza polit bat zeukan.

Teknikariek oso ondo egiten zuten lan, laguntzeko prest beti, eta hori asko eskertu nuen; ez dut gehiegitan topatzen jarrera hau kontzertuetan.

Haietako batek esan zidan arte eszenikoak programatzen zituztela batez ere, eta, behin, konpainia norvegiar bat joan zela, eta haien antzezpenean, beharrezkoa omen zutela sala belauneraino urez betetzea; zailtasun askorekin, ezinezkoa zela pentsatuz, kable guztiak metro bat altxatu zituztela, korronte elektriko guztia paretetan gora mugitu zutela, egur batzuk iltzatu, eta sala 10.000 litro urez bete zutela. Ikuskizun guztia errezatzen pasatu omen zuen teknikariak, ezer gerta ez zedin.

Istorio hura entzutean, hainbat galdera aspergarri —baina niretzat, oinarrizko— etorri zitzaizkidan burura: Baina, nork ordaintzen zuen gastu hura? Nola zen haientzat errentagarria erakustaldi hori? Norvegiatik Espainiarako bidaia egitea, han egotea, 10.000 litro ur gastatzea gau bakarreko ikuskizun bat egiteko? Eta ur hori guztia zer? Eta arriskua? Benetan ezin zen beste modu batean egin?

Baina horiek, segur aski, ulertzen ez duen pertsona baten galderak dira. Nik pentsatzen dut eszenografiako lau tela, soinekoa, zapatak, makillajea, teklatua eta looperra leku batetik bestera eramateko arazoan, gehi muntaketak eta prestakuntzak dakarren lanean, eta lur jota bukatzen dut; imajinatu konpainia horretan. Buru makalekoa ni. Gainera, jarraitzen dut kezkatzen; artistaren ikuskizuneko soldatatik ateratzen badira gastu guztiak, lantalde guztiaren hotelak, bazkariak, ehunekoak... poltsiko makalekoa ni.

Beraz, azkenean, bi aukera okurritu zitzaizkidan nire galderak erantzungo zituztenak: edo norvegiarrak errege-etxekoak ziren, agian Harald V.a bera, afizio arraroekin; edo bestela, denak geratu ziren Madrilen, egun horren ondoren, INEMeko errenkadan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, Irunen (Gipuzkoa). Aurreneko aldiz, sei bertsolaritik bost emakumezkoak izan ziren. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

IKUSEZIN IZATETIK, OHOLTZAK HARTZERA

Olatz Enzunza Mallona

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruko irakurketa txostena kaleratu du. Datuen arabera, aldatzen ari da gizonen eta emakumeen arteko proportzioa: parekidetasuna lortzen ari da, orokorrean. Txapelketa eta saio informaletan, ordea, alde nabarmena dago oraindik ere.

George Orwell, Bigarren Mundu Gerran, BBCrako lanean aritu zenean. ©BERRIA

Orwell, berridatzia

Mikel Lizarralde

George Orwell hil zela 73 urte igaro diren honetan, 'Abereen etxaldea'-ren egilea ingeles literaturaren erreferenteetako bat da oraindik ere. Biografia batek haren argi-ilunak ekarri ditu azalera.

'Rumours', 'Tunnel of Love' eta 'Zebra'-ren azalak. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...