Albistea entzun

BI AHOTSETARA

Verde praton koplatan

Gorka Erostarbe Leunda -

2021eko apirilak 18

U daberri giroak Samiñopeko Pagotxeta inguruetara eraman nau, pauso pausatuz, mozal aroaren itomenetik arnas egurastera. San Kristobal baselizaren ingurumarian kanturako gogoa sartu zait, ibilian nabilela sarri bezala. Miren eta Roberto Etxebarriaren Hamaikatxo kopla pandero baten konture... etorri zait akordura. Sakelakoa atera eta eurekin batera abestu ditut bakan batzuk, ahots goran: «...Ortuan perejila saleruan gatza, atera platerera jan daigu legatza». Iazko urte hondarrean kaleraturiko lanak apenas izan duen oihartzunik, ez merezitakoaren laurdenik.

Neure kantaera txarraren oihartzunarekin egin dut beherantz, Olarte errekastoari segika. Harrizko zubitxo baten abaroan topatu dut zelaitxo berde bat. Azken egunetan gehien entzun dudan musika Verde Pratorena da. Etzan naiz, belar lasto bat ahoan, Iron And Wine-ren Our Endless Numbered Days disko ahaztuxe gogoangarriko azalaren gisan. Errekaren xuxurlarekin bat, erreskadan entzun ditut Amaren kanta lehenengotik hasita, Neskaren kanta zazpigarreneraino... Tartean, bizpahirutan, Haurraren kanta itzela.

Nire baitan bi-biek oihartzun parekoak sortu dituzte, nola Etxebarria aita-alaben kopla kantuek, halatsu Ana Arsuagaren kantu hetereo bezain lurtarrek. Estetika, lengoaia desberdina darabilte, konforme, baina bi-biek edaten dute musika herrikoiaren errekatik, folk garaikidea eginez. Verde Pratok elektronika sotilez jantzi ditu kantuok, trikitilariek pandero hutsez eman dituzte piezatariko batzuk, Galiziako pandereteiren estiloan, gurean ez hain molde ohikoan.

Esperimentalaren izenondoa jarri diote Verde Pratoren lanari hainbat lekutan. Ez dakit ondo zergatik. Bi proposamenetan esperimentalagoa zein den ere zalantzak ditut, baina ez da transzendentea, inondik ere.

Esperimentala, benetan, belazean eserita bi-biok entzutea da; braustakoan ideia esperimental bat etorri zait kaxkondora. Zergatik ez elkarrekin programatu biak; Donostiako Dabadaba batean, Aristerratzuko erromerian bestean.

Esperimentala ez, askorentzat surrealista zeharo, akaso. Duela urtebete zendutako Rafael Berrio handiak kantatu bezala, «Neuk ulertzen dut esan nahi dudana».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskadiko Orkestrako antolatzaile zein musikariak, gaur, Miramongo egoitzan (Donostia). ©Jon Urbe

«Anbizio handiko» bira bat egingo du Euskadiko Orkestrak, Polonian

Miren Mujika Telleria

Varsovian, Wrocklawn, Krakovian eta Katowicen kontzertu bana eskainiko du Euskadiko Orkestrak datorren astean, Beethoven jaialdian

<em>sarea / sarea / sarea / ileordea</em> (2022). ©IÑIGO URIZ / FOKU

'Estratuarteak', artikulazio garaikideak

Uxue Rey Gorraiz

Nora Aurrekoetxea, Miren Doiz eta Marina Gonzalezen eskulturak bildu dituzte ‘Estratuarteak’ erakusketan, Oteiza museoan. Ekainaren 4ra arte daude ikusgai.

Geure Gelatk liburu azokaren aurkezpena, gaur goizean, Azkoitian (Gipuzkoa). ©Maxixatzen

Mariasun Landa omenduko dute gaur Geure Gelatik azokan

Itziar Ugarte Irizar

Azkoitiko Maxixatzen elkarteak antolatzen du emakume idazleen liburu azoka, eta gaur arratsaldean irekiko ditu ateak. Liburu aurkezpenak, jendaurreko irakurketak eta beste egongo dira bihar iluntzera bitartean.

Janet Leigh aktorea oihuka, After Hitchcockek zuzendutako <em>Psycho</em> (1960) filmeko eszena gogoangarrian. ©BERRIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.