Mikel Zumeta.
Donostiako 68. Zinemaldia. Sari banaketa. ANALISIA

Ondo merezita

2020ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Gala ezin interesgarriagoa izan da aurtengoa, eta sari gehienak ematean, aipamen bereziak egin dituzte, aurtengo hautaketaren aberastasun eta aniztasunaren adierazle.

SailOfizialean irabazle ukaezina—eta ondo merezitakoa— Dasatskisi / Beginning film georgiarra izan da. Gidoi hoberenari, emakumezko aktore hoberenari eta zuzendari hoberenari saria jaso ditu, eta, horiez gain, film onenarentzako Urrezko Maskorra ere eskuratu du. Luca Guadagnino zuzendari eta epaimahaiaren buruaren esanetan, filma «berebiziko ustekabea» izan da. Pantailari su ematen dion horietakoa dela aipatu du sari banaketan.

Sari nagusia Druk Danimarkako zinta ikaragarri onarekin lehiatua egon da. Thomas Vintenberg zuzendaria, ordea, pelikulako gizonezko aktore laukoteari emandako Zilarrezko Maskorrarekin konformatu beharko du. Deigarria, Naku ko wa ineega/ Any Crybabies Around-ek jaso duen argazki onenarentzako saria. Benetan lehiatua egon da aurtengo Sail Ofiziala, eta maila eta osasun ezin hobea eskaini ditu.

Bestalde, amaiera gala Ennio Morriconeren musikak girotu du, eta ederrak izan dira Fernanda Valadezek eskaini dituen hitzak bere saria jasotzerakoan. Munduko migratzaileei eskaini die saria, eta bereziki Mexikoko migrazio prozesuan parte hartu duteneii.

Euskal zinemaren Irizar sariak ere ezin mereziagoa den aipamen berezia egin dio Non dago Mikel? filmari. Aho batez, zintak giza eskubideen urraketez egiten duen salaketa eta artxibo lana goraipatu dute. Euskal zinemaren sari nagusia, berriz, Ane filmak jaso du. Sañudok, zuzendariak, haren lehenengo film honetan jaso duen laguntza eskertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.