Paule Bilbao Ajuriagerra.
BI AHOTSETARA

Sustraituak

2022ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Euskal musikaren kulturaren garrantzia, euskal musikarien adierazpen anitzen bitartez.Jakina da musikak kultura-ondare bat osatzen duela, lurraldearekiko sustraitze handiaren eta tokiko kultura-nortasunaren sortzailea baita, musikariek ordezkatutako mugimendu apartaz hornitua. Musika-kulturak tokiko garapeneko prozesuetan eragiten du, horien adierazpenen garrantzia dela eta: kontzertuak, jaialdiak, lehiaketak, musika-eskolak, ekoizpenak, argitaratzeak, eta adierazpen artistiko horren inguruko ekonomia. Tokiko garapenaren baliabide endogeno bat dira, euskaldunei nortasun berezia ematen diena eta beren lurralde-ikurraren zati bat markatzen duena. Horregatik, beharrezkoa da honi buruzko gogoeta egitea musikaren kulturaren ideiari garrantzi sozioekonomiko handiagoa emateko.

Musika-elkarteek, orokorrean, laguntza publiko eskasak jaso dituzte, eta une honetan diru laguntzak are gehiago murriztu dira, beti bezala ahaztutako sektorea izanik. Musikarekin eta kulturarekin harremana duten herritar askok mugimendu ezberdinak eraiki dituzte honen babesa eta ondorioz garapena lortzeko, hala nola gaztetxeak kultur guneak, erakundeak...

Honen harira, kulturan parte-hartzea sustatzearen eta arautzearen aldeko apustua gobernantza-eredu berri bati lotuta dago. Eredu horrek, halaber, herritar aktiboak nahi ditu kultura-mailan, eta ez bakarrik kontsumitzaile pasiboak. Eredu berri bat, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza-maila handiagoa izango duena, batez ere herritarrekin. Eredu berri bat, gobernantza berri baterantz eta demokrazia ordezkatzailearen eta demokrazia parte-hartzailearen sintesi egoki baterantz aurrera egingo duena.

Beraz, kultura ondare aktibo bat da, baliabide ukigarri bat, eragile soziokultural dinamizatzaile indartsu bat; hots, enplegu zuzen, zeharkako eta induzitu askoren nahasketa, eta musikaren sektorea bultzatu nahi duten kolektiboaren lanaren emate handi bat. Hori dela eta, gure hausnarketak musika-ondareari balioa emateko estrategiaren ideia dakar eskutik, belaunaldiz belaunaldi gure kulturaren esentzia transmititzeko, bide partekatua eraikiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.