BI AHOTSETARA

Belarriak ondo ireki

Antton Iturbe -

2018ko ekainak 24

Konturatzerako, zazpi urte dira jada zutabe hau idazten hasi nintzela. Tarte honetan behin baino gehiagotan pentsatu dut uztea, ez baita erraza bi astean behin edozein gauzaz hitz egiteko ustez hain eroso eta desiragarri den askatasun horrek sarritan sorrarazten duen larritasuna gainditzea. Askatasuneko arnasa sakon batez bukatu ditut hainbat eta hainbat zutabe, beste hamabost eguneko lasaitasuna erostearen poztasunaz. Baina hamabost egun horiek geroz eta azkarrago pasatu dira, eta ezer kontatzeko ez izatearen mamua laster azaldu da berriz ere. Era berean, zutabe bakoitzerako arakatzeak eragin didan jakin-min eta zirrarak mendekotasun txiki bat eragiten duela onartu behar dut, eta hor, zalantzan eta plazer-oinaze dualismo horretan, pasatu ditut urte hauek guztiak.

Lerro hauek idaztean, tarte horretan eta oro har, musikarekiko izan dudan harremana oso antzekoa izan dela jabetu naiz. Hainbeste disko eta kontzertu entzun eta ikusi ondoren, benetan kitzikagarria eta berria izango den ezer ez dudala inoiz aurkituko pentsatu dut batzuetan. Dagoeneko pilatu ditudan disko guztietan bizitza guztirako nahiko eta sobera musika dudala eta gehiago ez dudala behar esan diot neure buruari orduan. Baina ez, zorionez, goizago ala beranduago eta gutxien espero nuenean, ezustekoa azaldu da, doinu edo artista batek nire arreta deitu du, eta nire aurreiritzi guztiak hankaz gora jarri ditu. Irudimenak eta sormenerako eta komunikaziorako beharrak ez du amaierarik.

Horixe izan da nire zutabe guztietan igorri eta partekatu nahi izan dudana. Nire aurkikuntza txiki horiei ataritxo bat ematen saiatu naiz, irakurleengana iritsi eta baten bati antzeko sentsazioak eragingo dizkion itxaropenarekin. Horrexegatik ere, zutabegilez aldatzeko garaia iritsi dela erabaki dugu, eta hauxe izango da nire azken zutabea. Ikuspegi eta erronka berriak izango dituzue udatik aurrera. Itxaropenik ez galdu inoiz, eta belarriak ondo ireki.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Nekane Murga Jaurlaritzako Osasun sailburua agerraldi batean. ©Javier Etxezarreta/EFE

Murga: «Hau bigarren olatua da»

Olatz Esteban Ezkati

Azken orduetan nabarmen ugaritu dira kasuak Hego Euskal Herrian: 419 positibo atzeman dituzte, atzo baino 108 gehiago.

Bastidan, mahats bilketa, 2018an. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Araban ere sasoikako langileei PCRak egingo dizkiete

Berria

Arabako Errioxan, mahats bilketan 2.500 eta 3.000 langile artean ibiltzea espero da eta Jaurlaritzak baieztatu du aukera hori aztertzen ari direla. Nafarroak sasoikako langileei eginiko lehen proben emaitzak jaso ditu: denek negatibo eman dute.

Azkaineko (lapurdi) eskolako sartzea, itxialdiaren ondotik. ©Guillaume Fauveau

Bidarteko udalekua itxi dute langile batek positibo eman duela eta

Oihana Teyseyre Koskarat

31 haur izan dira kontaktu zuzenean. Udalekua hetsirik egonen da bi egunez gutxienez. Maskara derrigortu dute Bidarten, Ezpeletan, Getarian (Lapurdi) eta Donibane Garazin.

Aguraingo plaza. ©Aritz Loiola/FOKU

Aguraingo Kokolo eta Donostiako Ramuntxo Berri tabernetan izan direnei proba egitera joateko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Agurainen, uztailaren 29tik abuztuaren 2ra han egon zirenei egin die deia; Donostian, berriz, uztailaren 26tik abuztuaren 3ra egondakoei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna