Laudiotik, Lizarratik eta Beriaindik

2023ko apirilaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Tindufeko kanpalekuetan Euskal Herriko hainbat ikasle eta gazte izan dira egunotan, besteak beste Laudiokoak (Araba), Lizarrakoak eta Beriaingoak (Nafarroa). Laudio ikastolako DBHko2. mailako hamasei ikasleek dokumental bat egin nahi dute orain, bidaian grabatutako bideoekin eta ateratako argazkiekin. Jon Bengoetxea ikastolako zuzendaria ikasleekin izan da bidaian, eta, azaldu duenez, oso garrantzitsua da gazteek espiritu kritikoa garatzea: «Hirugarren bidaia da, eta hazi bat geratzen da beti haien barrenean». Aaiungo Bucraa dairan izan dira, Laudiorekin senidetuta baitago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.