Albistea entzun

BI AHOTSETARA

Itzali da Berlin; piztu naiz ni

Gorka Erostarbe Leunda -

2018ko urriak 21

Ez da usu gertatzen kontua; ez da usu agertzen kantua. Esperantzara kondenatuak gaude nonbait; bada argi-printzarik, baita hirietan bizigarrien dena itzali behar bada ere, baita komunikazio ezinaren murrurik trinkoenak soinu-fedearen azken hatsez, azken balsez, deuseztatu behar badira ere. Aldian-aldian, tartean-martean, txitean-pitean, ezustean harrapatzen zaitu doinu batek, letra batek; gutxiagotan biek batera... eta ai! gertatzen denean: ez dago haren burbuila magnetikotik libra daitekeen belarridunik.

Eman diozu klik botoiari, garai bateko play-aren molde uniformizatu horri, ez zerbaiten peskizan, denboraren itolarriak keinu automatiko bihurtu baitu ekintza. Hasi zara pieza entzuten, belarrikera ez gogogabetu baina bai nagitu batez... eta hara, bihotz taupaden tempoko beat bat, atmosfera The XX-tarra ondoren, eta atzerabiderik gabe aurrera zaramatza kantuak, errekan jausitako hostoa nola, ahots xuxurlati gozo batek gidaturik. Harrapatu zaitu korronteak. Eta pixkanakako in-crescendo bat, asteon bertan agurra iragarri duen Deloreanen eran, esaterako. «Dantza dezagun bakarrak bagina, uneko desioen barkuko gidariak plazeraren irlarako ontzian ondora gaitzan».

Eta Berlin itzali dela iragartzen duen esaldiarekin, norbera piztea gomuta musikalek lagunduta, hasi Kurt Weill eta Marlene Dietritchetik, musika elektronikotik igaro, eta Lou Reed, David Bowie, Leonard Cohen... Eta «then we take Berlin...».

Eta Micek Bizia arnas oihu askatzaile indartsua eta Izaki Gardenak-ek Dena oskol pop-country malenkoniatsua plazaratu dituzten astean berean, halako bizigogo berritu bat sentiarazi dizute, kantuaren amaierako lehertze leunarekin. Estasi apal dotore batez hiltzen baita Montauk laukotearen Itzali da Berlin kantu kaleratu berria. Bateriaren erritmo bizitu nahiz dantzagarrituak bihotz taupadak azkartu dizkizu, eta duoan abesturiko azken hitzek pop onaren marka zizelkatu dizute gorputzeko oilo ipurdi agerikoan. Eta disko osoa entzuteko irrika piztu. «Itzali da Berlin, dantza dezazun nirekin». Itzali da Berlin; piztu naiz ni.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Artozkiko artelanen aurkezpena

'Artezki'-ko hamalau lan erakutsita, falta direnak itzultzeko eskatu dute

Ainhoa Sarasola - Iker Tubia

Itoizko urtegiaren kontra aritu zirenek azalpenak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari. Artozkin galdutako hamazazpi lan falta dira oraindik. Agertu direnak Iruñean eta Agoitzen ikusgai izanen dira

Xabier Mendiguren Bereziartu, iazko azaroan. ©Izaro Andres / Foku

Xabier Mendiguren Bereziartu itzultzailea eta idazlea hil da, 78 urte zituela

Arantxa Iraola - Ekhi Erremundegi Beloki

Ikastolen mugimenduan ibili zen. Euskalgintzaren Kontseiluko lehen idazkari nagusia izan zen, eta euskaltzain urgazlea.

Itoizko urtegiko irudiak, kanoa batetik eginak, Irati ibaia zena zeharkatzen, Artozki inguruan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Itoizko oroitzapenak igerian

Iker Tubia

Hogei urteko borroka izan zen Itoizko urtegiaren kontrakoa. Duela hogei urte, Itoitz eta Artozki herriei eusten saiatu ziren ekintzaileak. Bide guzietatik saiatu arren, ez zuten proiektua gelditzerik izan.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Etengabeko prozesu baten emaitza da gure lana»

Olatz Enzunza Mallona

Nahiz eta ziurgabetasuna ofizioaren parte izan artearen arloan, funtsezkoa da egiten den horretan tematzea, Susana Talayero artistaren ustez. Gure Artea saria jasoko du bihar, ia 40 urteko ibilbide artistikoagatik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.