Albistea entzun

BI AHOTSETARA

Chill afera (II): paradigma aldaketa?

Gorka Erostarbe Leunda -

2021eko otsailak 28

Dena esana baitago, baina ez hauek; ez orain eta hemen. Deus berritzailerik ez ekarri izana da Chill Mafiakoei egotzi zaien gauza ugarien artean bat. Berritzaile zeri deitzen zaion eta zein gainbalio ote duen bazter utzita, bi ardatz soziokultural gurutzatu dira haien arrakastan. Bata, gutxienez 2008az geroztik bizi izandako krisi egoera global konstantea, eta belaunaldi gazteek bizi izandako prekarizazio prozesu amaigabe-itogarria. Bestea: munduan pop(ular) musika hegemonikoak izandako paradigma aldaketa. Rock-pop eredu anglosaxoia izan zen gazteen musika lengoaia nagusia luzez, gitarra, baxua eta baterian oinarrituriko moldean emana. Urte batzuk badira lekukoa hartu ziola musika latino urbano deiturikoak, reggaeton/trap binomioak sinbolizaturik, baina askoz ere estilo hedadura zabalagoa duenak. Bidegurutze horretan detonagailu sonoro izaten asmatu du Iruñeko Arrotxapea auzoko taldeak.

Musika sortu, entzun, eta zabaltzeko moduek ere paradigma aldaketa bizi izan dute azken hamarkada luzean. Kantu solteak jaurtitzen dira sareetan, itxuran kontsumo azkarrerako moldean emanak. Baina halako paradigma aldaketa al da hori 50-60etan rock 'n' roll lengoaia pop kultura nagusi bihurtu zenekoarekin alderatuz? Orduan ere singleak jaurtitzen ziren lehenik, eta kale auzoetan dantzatzen ziren. Ondoren etorri ziren obra luze eta sofistikatuagoak, eta areto itxietako emanaldi ponpoxoagoak.

Chill Mafiakoek kontrapausoan harrapatu dituzte asko, gainera; Gazte arruntaren koplak erdiz berbenero erdiz parodikoarekin metxa piztu ondoren, jada himno auzotar-jenerazionala bihurtu den 03014 dub kantu itzela plazaratu zuten bi astera; eta hamar piezaz osaturiko mixtape askotarikoa hurrena.

Sinbolizatu eta gorpuztu duten (ez eurek soilik) aldaketa edukizkoena izan da pipiak jota zegoen pop kultura-musika kalera itzuli dutela auzotik, bajeretatik sortuz.

Chill Mafiakoei egotzi zaie, baita ere, euskal musikaren tradizioa(k) behar beste ez ezagutzea. Ezezagutza handiagoa da, ordea, gazte horien errealitate soziopolitiko-kulturalaz, eurek euskal musikez zein gainerakoez dutena baino. Horretan ez da izan paradigma aldaketarik.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Sara Azurza abeslaria, bere <em>Hemen berriro</em> diskoa aurkezteko argazki batean. ©ZART KOLEKTIBOA

Emozioak akordeen oinarrian

Miren Mujika Telleria

Sara Azurzak 'Hemen berriro' diskoa kaleratu du, Zart kolektiboarekin. Bizitzaren ziklo emozionala du ardatz diskoak. Askotariko musika estiloak tartekatu ditu kantuetan

Aintzane Galardiren <em>Bakardadearen aintzira</em> poemarentzat Udane Ansak sortutako irudia. ©UDANE ANSA

Poemak urik gabeko itsasoei

Ainhoa Sarasola

Hainbat poetak Ilargiari idatzitako olerkiak biltzen ditu 'Mare' liburuak, ilustrazioz jantzita. Beste hainbat testu luzeagok eta abesti batek osatzen dute proiektua

Judith Jauregik hainbat konpositoreren obrak interpretatuko ditu jaialdian. ©BERRIA

Literatura izango du ardatz Bilboko Musika-Musica jaialdiak

Erredakzioa

Martxoaren 3tik 5era, 70 kontzertu egingo dituzte Arriaga antzokian eta Euskalduna jauregian. Festibalak 1.400 musikari bilduko ditu

Maria Schneider, 2019an, Donostiako Jazzadiaren aurkezpen batean. ©Gorka Rubio / Foku

Maria Schneider eta Brad Mehldau Gasteizko Jazzaldian izango dira

Mikel Lizarralde

Uztailaren 3tik 8ra egingo den 46. jaialdirako baieztatu dituzten lehenengo bi artistak dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...