Albistea entzun

BI AHOTSETARA

Blur 2023

Jon Pagola -

2023ko ekainak 4

Ennio Flaiano italiarra idazlea eta gidoilaria izan zen, eta zinema kritika ere egin zuen. Fellinirekin lan egiteaz gain, aforismoaren arloan maisua zen. Ironiarekin hitz egiten zuen eta askotariko gogoetak bildu ditu bere liburuetan. Nire faboritoa honako hau da, ziur: «Urtaro bakarra dago, uda, hain ederra non besteak inguruan dabiltzan». Ai, uda. Laino beltzak uxatzen dituen garaia. Denbora geratu egiten da. Mikolapiz, Calippo eta Drakula izozki industrial vintageak. Donibaneko txiringitoa. Ezkutuko hondartzak, biluzik bainatzeko putzuak. Lilura eta berritasuna eragiten dizkiguten amodioak. Ekainean hasi eta iraila amaiera arte luzatzen den txikle gustagarria da udara.

Flaianoren garaian ez bezala, musika festibalen aroan bizi gara aspalditik. Udan ospatu ohi dira jaialdi gehienak. Primavera Sound erraldoi, amaigabe eta eklektikoa da denboraldiari hasiera ematen dion ekitaldia. Aurtengo edizioa maiatzaren 31tik ekainaren 7ra egingo da Bartzelonan eta, lehen aldiz, Madrilen. Blur taldearen itzulera da 2023ko Primaverako berri esanguratsuenetako bat, eta seguru inoiz baino jende gehiago bilduko dela. Guztira 500.000 zale elkartu ziren iaz Forumeko parkean, ehunka emanaldi eginda. Atera kontuak.

2004an ilusioz beterik joan nintzen bertara lehen aldiz, besteak beste, Pixies, Primal Scream, PJ Harvey, Franz Ferdinand eta Wilco ikusi ahal izateko. Beste mundu bat zen hura. Asko jota, 15.000 lagun sartzen ziren Poble Espanyol izeneko esparru irekian. Milaka ginen, bai, baina ez zen buffet libre inozoa. Ez zen megazentro komertzial bat. Zuzeneko musika, droga legalak (eta ilegalak) eta melomanoak. Garai hartan indie peto-petoa nintzen: Adidas zapatilak eta jertsea, Levi's galtzak eta Fred Perry poloa. Hondarribiko Damon Albarn. Oraindik ere Blur maite dut. Baina niri ez zaizkit makrofestibalak interesatzen. Nik askoz nahiago ditut betiko udarak, Ennio Flaianorenak.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

1 ©JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Hogei urtez galdutzat jotako Artozkiko artelan batzuk 'solidarioen' eskuetan dira

Ainhoa Sarasola

Herria Itoizko urtegitik defendatzeko, erakusketa bat egin zuten 2003an, baina etxeak suntsitzeaz bat galdu zen obren arrastoa. «Modu anonimoan» helarazi dizkiete orain haietako batzuk. Bihar emango dituzte azalpen gehiago, Iruñean

Jaione Camborda zinemagileak Claire Denis epaimahaiko buruaren eskuetatik jaso zuen Urrezko Maskorra. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Jaione Cambordaren 'O corno'-k irabazi du 71. Urrezko Maskorra

Ainhoa Sarasola - Mikel Lizarralde

Emakumeak protagonista dituen lanarekin, Donostiako 71. Zinemaldiaren sari nagusia eskuratu du zinemagile donostiarrak. Isabella Eklof suediarraren 'Kalak'-ek Epaimahaiaren Sari Berezia jaso du
Carolina Markowiczen <em>Pedágio</em> filmaren irudi bat. ©DONOSTIAKO ZINEMALDIA

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.