BI AHOTSETARA

Stendhal

Jaione Dagdrommer -

2018ko irailak 30

Iraileko igande eguzkitsua da. Ohetik altxatu eta tea prestatu du, ez du telesailik ikusteko gogorik. Horren ordez euskarri ugaritatik pasatu den baina, hala ere, betidanik bere bizitzan finko darraiena aukeratu du: musika. Gainera, orain, biniloak erosten hasi da, teknologia berriak eta modak ez baitute zertan noranzko berean joan. Ironia badirudi ere, egun oso modernoa da gauza zaharrez hornitzea.

Baina ez du modagatik egiten. Maite du bere disko kuttuna esku artean sentitzea, dakarren liburuxka behatu, usaindu eta kontu handiz irakurgailuan ipintzea. Diskoa mugitzen ikusten duen bakoitzean sentitzen duen lasaitasuna ezin du streaming bidez lortu.

Diskoaren birek hipnotizatuko balute legez, musikak etxean sentiarazten du edonon dagoela ere, bere barne mundu zabal eta aldi berean intimoa den oasira eramanez. Abesti tristeenak ere bere barnean zerbait mugitzea lortzen du ia beti eta hobeto sentiarazi. Zaila eta ziurrenik alferrikakoa da hau edonori azaltzen saiatzea, horregatik ez da inoiz saiatu. Ez du nahi bere etxea komentario hutsalek zikin dezaten. Dena partekatzeko obsesioz bizi garen honetan, badira gauzak bere horretan xarmangarriak direnak, hitzen bidez forma eman beharrik gabe.

Dutxa baten ostean, goseak ordularia begiratzera behartu du. Jada bazkalordua da, eta gaurkoan gurasoenean bazkaltzen duenez, bere auto zaharrean jartzeko disko bat aukeratu, eta abiatu da. Bidaia atsegina izan da, eguzki epelak autoko kristalak zeharkatzen ditu, samurki laztanduz bere azala. Gogoko du kotxean musika entzutea. Maiz pairatu du atseginez Stendhal sindromea gidatzen doan bitartean, talde haren ala bestearen akorde batekin, edo bere bihotzaren zirrikitu urruneneraino iritsi den garrasi batek erdibiturik. Mentalki eskerrak eman dizkio Stendhali horrelako momentuak izendatzeko hitza emateagatik eta musikari hitzez azaldu ezin dena azaltzeagatik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Zarauzko (Gipuzkoa) hondartz, ekainean. ©Juan Carlos Ruiz / FOKU

Zarauzko Talai Mendi kanpinean PCR probak egiten dabiltza, bezero ohi batek positibo eman ostean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Langileei PCR probak egin dizkiete, eta etxera bidali dituzte. Bezero batzuei ere egin dizkiete probak. Emaitzak jaso bitartean kanpinera inor ez sartzeko ez ateratzeko eskatu dute.

Parke bat hutsik, iragan apirilean, Bilbon. ©Luis Tejido / Foku

Bilboko udaleku batzuetan positibo bat atzeman dute, eta 38 lagun bakartu dituzte

Berria

Haur bati COVID-19a detektatu diotela-eta, haren kideek, begiraleek eta horien guztien bizikideek hamar egun igaro behar dituzte etxean, bakartuta.

Hainbat herritar, Iruñean, maskara jantzita. / ©Iñigo Uriz, Foku

Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Joxerra Senar

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bihartik aurrera kalean ere jantzi beharko da maskara; Nafarroan, etzitik aurrera. Igerilekuetan eta hondartzan, maskara jantzi beharkoa da, bainua hartzeko izan ezik. Kirola egiteko orduan edo naturguneetan ken daiteke. Jaurlaritzak botila festa debekatu egin du.

Herritarrak PCR proba egiteko zain. ©Jon Urbe / Foku

80 kasu gehiago Hegoaldean, eta lehen hildakoa Nafarroan ekainaren 11tik

Edu Lartzanguren

Gipuzkoan indarrez ari da izurria: 41 kasu baieztatu dituzte. Iruñean beste agerraldi bat atzeman dute, eta gutxienez hiru lagun kutsatu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna