Albistea entzun

BI AHOTSETARA

Faltsetea

Gorka Erostarbe Leunda -

2018ko urriak 7

Ahaztua nuen kasik, ia hamar urte izango baitira zuzenean azkenengo aldiz Atom Rhumba entzun nuenetik. Baina Pavloven zakurra banintz bezala piztu zait oraingoan ere apeta. Rober! kantariaren faltsete ahotsa entzun orduko, aldaka-sorbaldak herio beteko dantzan! Eta fini; kontzertua amaitu artean, halaxe, Soul Train saio mitikoko dantzari bihurturik. Zumarraga-Urretxun eman zuten kontzertua, iragan larunbatean; zehazkiago esan, Zumarraga eta Urretxuren arteko mugaldean, muga egiten duen Urola errekaren gainean, hain zuzen ere.

Eta ez da taldearen kantuen kalitate kontu hutsa; argi esan dezadan: faltseteak, mugaldeko ahots horrek, dantzan jartzen nau ni, eta dantzan jartzen ditu nire zenbait barne-korapilo ere.

Nerabezaro aurrean The Communardseko Jimmy Sommervillen Don't Leave Me This Way edo Modern Talking-en Brother Louie entzunez hazitakoak gara. Zer egingo diogu! Gerora ere majo gozatua naiz Thom Yorke, Jeff Buckley edo Bon Iverren ahotsekin, nahiz eta ez izan hain molde dantzagarrian. Baina, ondoen parrandarako dantza saioetan igaro dut: Bee Geesen Stayin' Alive tumatxarekin, Michael Jacksonen Billy Jean hit-arekin eta Princeren hainbat agudorekin. Curtis Mayfield, Marvin Gaye, Smokey Robinson... Gozatu dut musika/musikari horiek sortutako dantzekin, eta baita haiek eragindako hainbat ezerosotasunekin ere.

Faltseteak, garai batean debeku eta zentsura baten ondorio zenak —emakumeek ezin zuten kantatu Europako Erdi Aroan, eta haien ahotsa imitatzen zuten gizonek elizan— egun izan baitezake oso bestelako oihartzunik: faltseteak apurtzen du gizon ahots estandar bat. Eta zergatik ukatu, neure baitako ahots estandarra ere urduritu eta apurtu izan du.

Eta gurean? Honetan ere aitzindari Niko Etxart eta haren Tumatxa, 1983koa; Beñat Axiari eta bere noranahiko ahotsa, eta oraintsuko Asier L.I.-ren boz bakana... Beste askorik ez. Eta izan liteke zerbaiten seinale. Ahots molde baten premia du gure musikak. Atom Rhumbako Iñigo Cabezafuegok Urola gaineko kontzertuan esan bezala: «The Stoges, MC5, The Ramones... gutxiago, eta Prince gehiago, arraioa!».

Ezerosoa den heinean, askatzailea baita faltsetea. Eta zein ederra!

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Artozkiko artelanen aurkezpena

'Artezki'-ko hamalau lan erakutsita, falta direnak itzultzeko eskatu dute

Ainhoa Sarasola - Iker Tubia

Itoizko urtegiaren kontra aritu zirenek azalpenak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari. Artozkin galdutako hamazazpi lan falta dira oraindik. Agertu direnak Iruñean eta Agoitzen ikusgai izanen dira

Xabier Mendiguren Bereziartu, iazko azaroan. ©Izaro Andres / Foku

Xabier Mendiguren Bereziartu itzultzailea eta idazlea hil da, 78 urte zituela

Arantxa Iraola - Ekhi Erremundegi Beloki

Ikastolen mugimenduan ibili zen. Euskalgintzaren Kontseiluko lehen idazkari nagusia izan zen, eta euskaltzain urgazlea.

Itoizko urtegiko irudiak, kanoa batetik eginak, Irati ibaia zena zeharkatzen, Artozki inguruan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Itoizko oroitzapenak igerian

Iker Tubia

Hogei urteko borroka izan zen Itoizko urtegiaren kontrakoa. Duela hogei urte, Itoitz eta Artozki herriei eusten saiatu ziren ekintzaileak. Bide guzietatik saiatu arren, ez zuten proiektua gelditzerik izan.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Etengabeko prozesu baten emaitza da gure lana»

Olatz Enzunza Mallona

Nahiz eta ziurgabetasuna ofizioaren parte izan artearen arloan, funtsezkoa da egiten den horretan tematzea, Susana Talayero artistaren ustez. Gure Artea saria jasoko du bihar, ia 40 urteko ibilbide artistikoagatik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...