Kote Cabezudok espetxetik ezin duela irten ebatzi du auzitegiak

arantxa iraola
2022ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Epaiketa amaitu zenean, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak argi utzi zuten «arriskutsua» izan zitekeela Kote Cabezudo argazkilaria libre uztea. Bere biktimen irudiak dituela esan zuten, eta horiek erabiltzen has daitekeela. Argazkilari ezaguna izan zen Cabezudo aldi batean, eta argazki erotikoek eman zioten fama handia. Kartzelan dago 2018tik. 28 urteko eta bi hilabeteko kartzela zigorra ezarria diote bere modeloei egindako erasoengatik eta haien argazkiei emandako erabilera okerrarengatik, eta orain Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ontzat jo du joan den astean akusazio partikularrak eta Fiskaltzak egindako eskea; ez du libre geratzeko erarik izango Cabezudok.

Ez da irmoa haren kontrako epaia, Auzitegi Gorenak ebazpenaren gainean jarritako helegiteak erantzun zain daude aldeak, baina, hala ere, datozen sei urteetan ezingo du kartzelatik irten, Gorenak epaiaren gainean deus ebazten ez duen bitartean, behintzat. Lehendik lau urte egin ditu behin-behineko espetxealdian, baina beste sei urtez luzatzeko bidea ireki du epaitegiak eman duen ebazpenak, Efe albiste agentziak jakinarazi duenez.

2022ko martxoren 7an hasi zen argazkilariaren aurkako auzibide nagusiko epaiketa. Fiskalak 121 urteko kartzela zigorra eskatu zuen; akusazio partikularrak, 2.338 urtekoa. Martxoaren 31n fiskaltzak 250 urtera handitu zuen eskaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.