Ezkabako sutea nola piztu zen ikertzen ari dira

2022ko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ezkaba mendiko sutea itzalitzat eman zuten atzo goizean. Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari Amparo Lopezek atzo herritarrei eskatu zien ez joateko suak kiskalitako guneetara, arriskutsua dela eta. Sua nola piztu zen ikertzen ari direla gaineratu du.«Une larriak» bizi izan zituztela azaldu du, sua eskualdeko garraio publikoko ibilgailuen gordetegira hurbildu zelako, eta Xabierko Frantziskoren egoitzara, non pertsona zaurgarriak dauden. Halere, azkenean ez zuten hustu behar izan egoitza.

Suak laborantza etxe bat kiskali zuen, eta Iruñeko iparraldeko saihesbidea ere, PA-30a, itxi behar izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.