Iñigo Aranbarri.
LARREPETIT

Biharamuna

2019ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Urriak 13 ditu gaur, Antiokiako Teofilo deunaren eta Abruzzoko Chelidonia donearen eguna. Urriaren 13an jaio zen Margaret Thatcher eta urriaren 13an fusilatu zuten eskola modernoaren aita Francesc Ferrer Guardia Montjuiceko harresietan.

Garai batean, beste bat izaten genuen kezka. Urtea joan, urtea etorri, jakin-minez galdetzen genion elkarri: atzo ezer bai? Bezpera egun seinalatua baitzen, batez ere kuarteleko egutegian. Urteko egun bakarra zen herrian destinatuta zeudenak kaleko arropaz ateratzen zirela. Ospakizun-oturuntza eta gero beti. Ez ura edanda. Pilarica Arrazaren Hispanitatearen Guardia Zibilaren egunez ikusiak gara asko aurreneko aldiz pistola bat esku kakotuan zut. Tabernariak bezeroak gu izan gintezkeenak mehatxatzeko. Ez limonada edanda: ez gaituzue maite baina hemen gaude. Gau batean, bonba txiki bat lehertarazi zuten gu ibiltzen ginen tabernan. Urteetan egon da koska hantxe.

Eta egia zen, ez genituen maite. Gerora ere, ez dute askorik egin maite ditzagun. Boluntarioek fusilatu zuten Txiki, kare bizitan desegin nahi izan zituzten Lasa eta Zabala hauek torturatu, hil eta ehortzi ostean. Berak izan ziren Espainiako legebiltzarrean tiroka sartu zirenak, Navajas fiskalak heroinaren trapitxeoan inplikatu zituenak, GALen lan zikinak egiteko zeudenak. Eurek itxi zuten Euskaldunon Egunkaria. Torturatu egin dute, begiak atera, buruak txikitu, tiroz hil, mila eta bat eratara umiliatu dute edonor edonoiz edozein aitzakiarekin Behobiatik Ceutako hondartzetaraino. Eta jarraian, nola saritzen dituzten ikusi dugu, nola barkatzen zaizkien kondenak, nola garbitzen izenak. Zergatik ez gaituzue maite besteek maite gaituzten bezala?

Erabat fosildua dago baina, Espainiako sisteman, maitasun hori. Ferrer Guardia Montjuicera eroan zuten haietako edonoren hitzak historiaren abal hauxe duelako kondenatu dituzte Altsasuko gazteak. Emaiozue buelta orain honi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.