LARREPETIT

Trumpen fabore

Iñigo Aranbarri -

2020ko irailak 20

Britainiarrek eta estatubatuarrek erabili zuten estrategia bera. Sinestarazi alemaniar inteligentzia militarrari Calais ingurutik sartuko zirela, gero Hitlerren tropek hain zainduta ez zeukaten Normandiako hondartzetan lehorreratzeko. Argudiaketan, red herring deitzen zaio, falazia logiko bat, alea bota, eta hainbestekoa bota ere, ez diezaion inork ondoren esaten denari erreparatu.

Ez zen hori Trumpen asmoa, baina haren agerraldia kudeatu duten askori primeran etorri zaie han esan zena estaltzeko. Kalifornian, Oregonen eta Washingtonen gertatuaren harira, ukatuta bost milioi hektarea kiskali dituen sutearen atzean aldaketa klimatikoa dagoela, gainera etorri zaio mundua. Haren «lasai, hoztuko du», probokaziotzat jo da. «Klima piromanoa» deitu dio Joe Biden demokratak, presidentziarako lehiaketan. Europan, irri egin dugu. Astapaola bat gehiago emazteak ere publikoki baztertzen duen pailazoaren antologian.

Trumpek gehiago ere esan zuen, ordea: «asko dago egiteko basoen kudeaketan». Eta hau da, hain zuzen, beren-beregi isildu dena. Nahiago haren negazionismoari heldu, izan ere, basoen lokatza horretan sartzera, jakizu zer azal daitekeen. Kutxabankek pinuaren ustiaketan dituen interesak eta eukaliptoaren ugaritzea Bizkai-Gipuzkoetan, esaterako. Zergatik ez den administraziotik hau mozten, jakinik, eta aldaketa klimatikoa bezain datu objektiboa da, suari deitzen dion espeziea dela, lurra erabat ahitu arte lehortzen duena eta askotasuna eragozten. Eta azaldu beharko litzateke zergatik heldu behar izan duen ezkerrak gobernura suteez aski den adina Portugalen eukaliptoa landatzea debekatzeko. Horregatik jo duela paper industria suminduak mugaz bestaldera, Feijooren administraziopean segitzeko etxean egiten uzten ez diotena.

Gertuagotik zikintzen gaituzten eztabaidak hauek guztiak, baina nola eroriko gara ero negazionista horren amarru dialektikoan.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

 ©Malen Amenabar Larrañaga / Txakur Gorria
Itziar-Ondarroa
Hamabostaldia Mexikon

Hamabostaldia Mexikon

Kirmen Uribe

Berezko dudan baikortasun, ezen ez xalotasun, honek traizionatu egiten nau batzuetan. Gaztetan maite nuen Emil Cioran-en ezkortasun beltza, baina orain, zer esango dizuet, nahiago dut Bertrand Russell-en inkonformismo bizizalea. Uste genuen abuztuaren bukaeran gauzak hobeto egongo zirela Covid-aren kontuarekin, Europa eta Estatu Batuen arteko mugak zabalduko zituztela eta ez genuela arazorik izango New Yorkera itzultzeko. Baina ez da izan horrela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna